adde dantza
adde dantza
Kalea
Aretoa
Site Specific
i    LANA
        Sinopsia
        Fitxa artistikoa
        Bideoa


LAGLO ZIRKODANTZA "Ensueño"
Lo egiterakoan, gorputza hilda balego bezala geratzen da; ez du ikusten, ez du entzuten, ez du sentitzen, ez du kontzientziarik ezta pertzepziorik ere. Gizakiaren ahalmenak inaktibo bihurtzen dira, baina izpiritua bizi eta iraun egiten du. Are gehiago, bere gaitasunak sakonagoak bihurtzen dira, gorago hegan egiten dute, bere adimena handiagoa da. Gure bizitzaren ia heren bat lotan ematen dugu; fisikoki, ezin dugu amestu gabe aurrera egin, oinarrizkoa da, arnasa hartzea edo edan bezala. Nora joaten ote dira ametsak? Desagertu, hegan egiten, edota kolektiboan nahastuta gelditzen ote diren jakitea ezinezkoa da guretzat.


Eraikinetako teilatuetan, giro berezia dago ordea, ametsak bertan gordeta egongo balitz bezala. Airean dantzatzerakoan, amets horiek ikus ditzakegu, eta amets-dantza horretan barneratzen gaituzte. Zuk egin duzu amets noizbait? Eta noizbait hegan egiten zenuela amestu duzu? Eta garraiatzen zenuela? Ametsak unibertsalak dira, bere hizkuntza propioa badute. Ametsek ez dute axola arrazak, ezta maila sozialak ere ez. Badaude beste amets batzuk, pertsonalagoak direnak. Ametsen mundu bat dago eta nik, hemen gainean nagoela, amets egin nahi dut eta nire ametsak zaindu. Amets kolektiborik badaude, zaindu behar ditugu. Horien errealitatea mugarik gabea da; ametsetan edozer egiteko gai gara, baita, agian, gure errealitatea aldatzeko ere.
Argazkia Amaia Aparicio
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.