adde dantza
adde dantza


LAGLO ZIRKODANTZA

Gloria Peon Torrek badaramatza 10 urte baino gehiago dantza eta zirko ikasketak egiten. Bereziki zirkoa landu du, eta honako eskola hauetan ikasi du berau: Brasilgo Nazio Eskolan bi urte, Kubako Nazio Eskolan urtebete, baita Madrilgo Carampa eskolan eta Argentinako hainbat eskoletan ere; horrez gain hainbat ikastaro eta egonaldi egin izan ditu Frantzian.

Zirkoan aditua izan arren, teknika aereotan bereziki, dantzan ere jarraitu zuen lanean. Eta trapezio ikasten zuen bitartean hainbat ikastaro egin zituen, hala nola, dantza garaikidea, afrikar dantzak, afro brasilgo dantzak. (Debora Coker Brasilgo Konpainia, Bilbon eta Bartzelonako Kalderan).

Bruxelasen izan da orain gutxi, esaterako, Dantza Garaikide Stage batean parte hartzen. Yoga irakaslea izateko titulazioa dauka eta ikerketa zein ezagutza handia dauka ACRO-yogan, azken disziplina hau hainbat gorputz terapiekin uztartzen du.

1999tik hainbat ekitaldi artistikotan hartu du parte: Konpainia handietan, besteak beste, La Fura eta Comediants-en ekitaldi zehatzetan; Euskal Herrian Kukubitxo edo Tantaka konpainietan; Azulkillas Euskal antzerki aereoren Konpainiaren kofundundadora eta artista izan zen, eta horren bidez hamaika nazio zein nazio arteko antzerki jaialdietan hartu du parte.

Gaur egun, bakarka zein hainbat proiektutan ari da lanean aldi berean, Dantza Bertikala eta Aereoan bereziki murgilduta.

<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.