adde dantza
adde dantza


OSA+MUJIKA

OSA+MUJIKA, Jaiotz Osa eta Xabier Mujikaren arteko topaketa artistikoa da, 2017an sortua. Bi mundu sortzaileren arteko elkartzea da: alde batetik dantza, eta bestetik jantzigintza eta eszenografia. Jaiotz dantzari eta koreografoa da, Xabierrek berriz, jantziak eta espazio eszenikoak diseinatzen ditu. Bien artean sortzen duten taldearen helburua bisualki indartsuak diren istorioak kontatzea da; burua dituzten irudiak sortzea, hauei forma eta zentzua ematea eta mugimenduaren bidez nahiz formatu audiobisualetan garatzea.
OSA+MUJIKA dantzan eta ikusentzunezko artean dituzten interesak asetzeko sortu da.

Lehenengo pieza, Suddenly, UPV-EHUren Mikel Laboa Katedraren eta Sortutakoak 10 Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin sortutako espazio ez konbentzonaletarako hamahiru minutuko bakarkako lana, RedAcieloAbierto 2017 sarean hautatua izan zen, baita Espainiako nahiz nazioarteko hainbat jaialditan dantzatua ere. Pieza honetatik abiatuta sortu zuten Suddenly III, 50 minutuko antzokiko lana, Danza a Escena 2019ko katalogoan hautatua.

<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.