adde dantza
adde dantza
Kalea
Aretoa
Site Specific
i    LANA
        Sinopsia
        Fitxa artistikoa
        Bideoa


OSA+MUJIKA "ABUNDANCE"
“Desirari eustea ordena mantentzea da, baina baita izan ditzakegun esperientzia berrien aurrean pareta bat eraikitzea ere. Desira askatzeak, aldiz, gure zentzumenak areagotzen ditu, baina aldi berean, KAOSA eragiten du.”

ABUNDANCEk indarrean dirauen pentsamolde erromantikoa ezbaian jartzen du. Obrak, printze eta printzesaren istorioa desagertarazi nahi du, oraindik hain ukaezina den monogamia zalantzan jarriz. Izan ere, bizitzeko modu honek norbanakoaren fantasiak guztiz ixilarazi ditu, benetako desirak gure buruetan giltzapetuta geratuz.
Bost interpreteek, dantzatuz, jabetza, esklusibotasuna, zeloak eta leialtasuna garaituko dituzte. Erromantizismo toxiko hau iraultzeaz gain, piezak gizarteak zahartzaroarekiko duen ikuspegi negatiboarekin amaitzea du helburu. Honela, honen aurkako diskurtsoetatik ihesiz benetan boteretsua den adineko pertsonaia aurkeztuko da taula gainean. Berak, askatasun osoz eta bere urteek emandako esperientziatik abiatuz, belaunaldi berriari desioen unibertso honen berri emango dio, beren kabuz erabakiak hartzeko trebatuz.
Argazkia Mariló Miguez
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.