adde dantza
adde dantza
Kalea
Aretoa
Site Specific
i    LANA
        Sinopsia
        Fitxa artistikoa
        Bideoa


ANGELA Y KOLDO "Un Cuerpo Sinvergüenza"
Gure gorputzean lasai egon ezin duen eta edozertarako prest dagoen latorrizko robot baten moduan iristen gara nerabezarora. Hamaika urte betetzerakoan hormona lotsagabe batzuk gure gorputzaren jabe egin eta ustekabeko aldaketak eragiten dituzte gure gorputzean. Zientzia fikziozko pelikula batean bezalaxe, formaz aldatu eta izaki ezberdin batean bilakatzen hasten gara.

Angela eta Koldok desio bat dute: garai hartara itzuli eta azala abiapuntutzat hartu nahi dute. Azaletik sentsazioz beteriko etxe bat eraiki nahi dute, txoko eta zentimetro bakoitzean norberarekin topo egiteko. Gure imaginazioaren ideiak eta desioak kimatuko diren toki seguru eta emankor bat sortzea dute helburu, edozein ekintza gogoangarri eta ezinezkoa lortzeko gai den toki bat.

“Gorputz lotsagabea” nerabezaroari buruzko pieza bat da, nerabeei zein helduei zuzendutakoa.
Argazkia Alessia Bombacci
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.