adde dantza
adde dantza


ZIRKOZAURRE

Zirkozaurre konpainia izen bereko zirku zentroan garatzen diren teknikaren eta errepresentazioaren ikerketa- eta hobekuntza-prozesuen emaitzetatik eta eszenaratzetatik sortu da.

Zirkozaurre 2011an sortu zen, zirkuaren sektorea profesionalizatzearen aldeko apustu gisa. Konpainiaren lehen ekoizpenak 2014an argitaratu ziren, zehazki, 'Vademekun', 'Morse' eta 'Akelarre' ikuskizunak.

Bi ekoizpen horietatik abiatuta, Zirkozaurre laborategiko espazioak garatzen hasi zen, jatorri eta ibilbide desberdinetako artistei lekua egiteko, ezagutzak eta teknikak partekatzeko eta sinergiak sortzeko, eta ildo honetatik, sorkuntza berriak sortzeko. 2015ean eta 2016an argia ikusten duten ekoizpenen kasua: 'El punto de la I' eta 'Eten (h) ari'.

Azken aldian, Zirkozaurrek diziplinarteko oztopoak haustearen eta dramaturgia eta eszenaratze modu berriak esploratzen dituzten proiektuak garatzearen aldeko apustua egin du, mugimenduak arte bizien arteko erlazio-zubiak eraiki ditzan, lengoaia eta kontatzeko modu berrien bilaketan.

Testuinguru horretan sortu zen ‘Tiempo’ ikuskizunan2019an, dantza eta zirkua batzen dituen sorkuntza. Oraintsuago 'Kobr3', malabare sinkronizatu eta koreografiatuekin. Eta azken ekoizpena 'Harreman' da, zirkua, dantza eta euskal musika tradizionala bere barne dituen tamaina handiko formatua.

<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.