adde dantza
adde dantza


Dani Hernández

Alikanteko Dantza Kontsebatorioan (1999) trebatua. Valentziaanko Erkidegoko Zentro Koreografiko bekaduna (2002). Interprete moduan ibili da, beste askoren artean,: Iberica de Danza, Ballet Teatro Español Rafael Aguilar eta Flamencos En Routen (Suiza). Gaur egun, Paula Quintanaren “La Carne” sorkuntza lanean parte hartzen du.

2009an Madrilen, Flamenko eta Dantza Españoleko XVIII. Koreografía Lehiaketan 3. saria jaso zuen “ A pesar de…” sorkuntza lanarekin. 2013an, Cagliarin (Italia), CORTOinDANZAn 2. saria jaso zuen. Bere lehenengo bakarkako lana: “PERSONA” Danza a Escena 2015 katalogoan aukeratua izan zen eta Cádiz en Danza, La Fundición Bilbao, Mercat de les Flors, Dansa Valencia, T. Rosalía de Castro antzokietan aurkeztu izan zen, besteak beste.

Sorkuntza lan eta ikerketa prozesu desberdinetan parte hartu du: “Ensayo sobre Grieta y Experimentación” eta “La grieta” Derek V. Bulckerekin elkarlanean (2020 eta 2021). “CASPOSO” (Murcia, 2019), “Aséptico” (Sevilla, 2018) eta “¿Y después?” (Linz, Austria, 2017) Emilio Manzanorekin elkarlanean. “ACAB (All Cats Are Beautiful)" Alberto Alonsorekin eta Abraham Hurtadoren zuzendaritzapean (11 pieza 2017-2019 artean). “AGUANTA” Mario G. Sáezekin elkarlanean (Vila-real, 2013).

2019tik Bilbon dago finkatua eta bertan Raquel Asensi, Alberto Sinpatrón, Iván Gómez eta Manu Arreguirekin egon da elkarlanean. Aldi berean Koldo Arostegi, Olatz de Andrés, Alberto Alonso eta Cristina Gómezen prozesu desberdinetan bidelagun izan da.

<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.