adde dantza
adde dantza


DENIS MARTINEZ ROQUE

Denis Martinez Roquek koreografiaren inguruan zuen jakinmina medio, 2009an bere konpainia propioa sortu zuen.

Koreografo gisa, Kubako Camagüey probintziako Endedans Contemporary Ballet konpainiaren errepertoriorako lanak sortu ditu. Hurrengo lanak 2015era arte egon ziren aktibo: “Where The Sun Does Not Shine” (2009), “Distant By Your Side” (2009), “La Duda” (2010), “Un Papel, Un Lunar…” (2010), “ You” (2011), “Wing Men” (2012) “My Answer Is” (2012).

Danza Contemporánea de Cuba konpainiaren barruan, formatu txikiak sortu eta ikertu zituen, hala nola: “Stop”, “Simplemente Fachada”, “Lejos No” dantza obrak eta “Strawberry and Chocolate” eta “Death in the Forest” musikalak Meffisto-Teatro musika-antzerki konpainia eta Danza Contemporánea de Cuba dantza-taldearen eskutik. Ekoizpen hauek guztiak Arte Eszenikoen eta Kubako Kultura Ministerioaren laguntzarekin sortu ziren.

2012 eta 2013an, Habanako "Impulso" bezalako jaialdi koreografikoetan aipamenak eta errekonozimenduak lortu zituen "Lejos No" eta "Mi Respuesta Es" piezekin, edota Kubako Telebistako Gran Premio Caracol 2013an, zein Ana Margarita Moreno ekoizle independientearekin egindako “Feel it in your Skin” spota.

2014az geroztik, egoitza Euskal Herrira aldatu zuenetik, etapa berri bati ekin zion, besteak beste: "365" Dantzan Bilaka 2021 programaren barruan Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eginala, BilbaoEszenako Artistak Erresidentziak beka 2022, 2021eko urriaren 5ean eta 6an Muxikebarri antzokian estreinatutako "Together We Are Broadway" musikala eta Bilbao Aurrera 2021 planaren barruan eskenitako "Allegro Ma Non Troppo" ikuskizun musikala.

<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.