adde dantza
adde dantza


HARROBI DANTZA BERTIKALA KONPAINIA

Natura mugimenduaren euskarri baliatuz, dantza bertikala eta sorkuntza garaikidea euskal kultura eta nortasunarekin bat.

Naturan egiten dituen esku-hartze artistikoak modu globalean partekatzeko
helburuarekin, Janire Etxabek Harrobi Dantza Bertikala konpainia sortu zuen Diman (Bizkaia), 2020an.

DENDU, HARRIA HERRIA eta GEURE(R)A dira kartelean dituen ikuskizunak. Hirurak daude SAREAren (Euskadiko Antzoki Sarea), ADDEren (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea) eta ARTEKALEren (Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkartea) obra gomendatuen katalogoetan.

HARRIA HERRIA MAX 2022 Sarietako finalista izan zen Kale Ikuskizun Onenaren kategorian.
Estreinaldiaren egunean, GEURE(R)A-k Leioako Umore Azokako Epaimahaiaren Ohorezko Aipamena jaso zuen 2023ko maiatzean.

Besteak beste, konpainiak honako jaialdi hauetan parte hartu du: Pedra Viva (Menorca), TAC (Valladolid), Fira Manresa, CAFCA (Oviedo), DFeria (Donostia), Kalealdia (Bilbo), edo Kaldearte (Gasteiz).

OREKA TX, Sliberius de Ura, Natxo Arantegui edo Juantxo Zeberio bezalako artistekin kolaboratzen du.

Halaber, publikoak sentsibilizatzeko proiektu pedagogiko bat garatu du, lau lerro ezberdinetan egituratuta: konpainiako dantzariekin etengabeko prestakuntzak; goi mailako koreografoen esku formakuntza intentsiboak; hitzaldi dantzatuak; proiekzioak, eta mendi-irteerak, sorkuntza koreografikora begira espazioak partekatzeko esperientzia intentsibo gisa.

Harrobi Dantza Bertikalak, gainera, site specific ikuskizunak eskaintzen ditu museoetan, espazio naturaletan edo eraikin enblematikoetan, eta neurrira egindako proposamen eszenikoak garatzen ditu ekitaldi edo ospakizunetarako.

Gaur egun, konpainia ekoizpen berriaren ikerketa-prozesuan ari da lanean. 2025ean estreinatuko du, bere bosgarren urteurrenean.

<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.