adde dantza
adde dantza


ANGELA MILLANO

Ángela Millano (Gasteiz, 1987). Filosofian lizentziatu zen, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Dantza garaikideko prestakuntza profesionala jaso zuen RPCD Mariemma kontserbatorioan, eta Praktika Eszenikoko eta Kultura Bisualeko Masterra egin zuen Alcaláko Unibertsitatean eta Reina Sofía museoan, La Casa Encendida eta Matadero Madrid zentroen lankidetzarekin.

Haren solo lanak dira Hogar(2017) eta Nunca llevo falda porque no sé cruzar las piernas (2016). Proiektu hauen asmoa galdera honi erantzutea da: nola ulertzen, katalogatzen, erabiltzen eta arautzen ditugu gorputzak (giza gorputzak) gure gizartean? Horretarako, ordea, bi ikuspuntu desberdin lantzen ditu: batetik, heriotza eta bizitza continuum gisa ulertzearen beharra, eta, bestetik, sexuari eta generoari buruz ezarrita dauden ideiek eta arauek sorrarazten duten amorrua. Eusko Jaurlaritzak sorkuntza koreografikorako 2016an eta 2015ean emandako laguntzari esker gauzatu dira lanok, baita hauek emandako babesari esker ere, besteak beste: Instituto Cervantes (Berlin), La Casa Encendida, Sala Pradillo, Dock 11 Berlin, Leal Lav, Histeria Kolektiboa eta Baratza Aretoa.
2017az geroztik, Asleep Images proiektuan egiten du lan Julián Pacomiorekin batera. Proiektu honetatik bi lan eszenikoak sortu dira: Make It Don’t Fake It (2018) eta PSYCHO (2019). 2018an parte hartzen du Pablo Fidalgoren Anarquismos (por el medio de la habitación corre un rio más claro) BAD festibalean estreinatutakoa eta gerostik hainbat lekutan dantzatutakoa. 2019An, Eusko Jaurlaritza sorkuntza koreografikorako laguntzari esker, bakarkako lan berri bat hasten du, TOMMY izenekoa. Horrez gain, Alexandra Pirici (Agregatua), Johanna Bruckner (Total Algorithms of Partiality), Isabelle Schad (Collective Jumps and Pieces and Elements), Matias Daporta (The Audience is Betatester), Hanna Kritten Tangsoo (Baby dont Hurt me) eta Idoia Zabaletarekin (Gezurraren ibilbidea) egin du lan, besteak beste.

<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.