adde dantza
adde dantza


ELIRALE

Donibane Lohizunen sortua, Pantxika Telleria euskal dantza tradizionalaren munduan murgildu zen txikitatik. Nerabezaroan, Pariseko Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean sartu zen. Urte batzuk berantago, Bordeleko CAFEDEMeko Dantza Irakasle gisa estatuko diploma lortu zuen, gero 2001ean sortu zuen EliralE.

Hogei urte geroago, Konpainiak Ninika edo Ka Dira bezalako publiko gazteari zuzendutako sorkuntza errepertorio zabala du, baina baita ere Artha, O! edo orain Fuga!-rekin. Bere hausnarketa eta ekimen aitzindarien bitartez, Elirale dantza konpainia bat baino gehiago da, Euskal Herriko bere lurraldeko biztanleekin kulturalki engaiatua den eragile bihurtu da.

Gaur egun, DRACek (Kultura Ministerioa) onartutako egituraren helburuak bi zutabeetan oinarritzen dira eta deklinatzen dira: sorkuntza/hedapena, eta bitartekaritza esperimentala. Pantxika T.-ren ikerketa eremuak arte koreografikoan eta gorpuztasunaren esplorazioan daude, jendartea eder bilakatzeko eta konfiantza emateko helburuarekin.

<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.