adde dantza
adde dantza


CÍA ANALÓGICA

Analógica dantza garaikideko konpainia bat da, Rocio Tejedak eta Olaia Vallek sortua. 2021ean hasi ziren, eta Espacio punto de Fugaren, Espaciofciren, Movimiento en Red-en, Harrobia Eskenaren (Trantsizioak) eta Gipuzkoako Dantzagunearen (Sortutakoak) laguntza izan zuten lana burutu ahal izateko.

Horrela, beraien lehen pieza sortu zuten: "Lo que pasa mientras". Hasieran, pieza laburraren sorkuntzan egon ziren lanean. Baina lan honen mugimendu ikerketak bi sortzaileak liluratu zituen, eta aretoko pieza luze bat egitea erabaki zuten. Lan hau Eusko Jaurlaritzaren I. Produkzioko laguntzari esker garatu ahal izan dute. Halaber, Azalari, María Pagés Koreografia Zentroari, Rcpd Mariemmari, Paco Rabal Kultur Etxeari, Barakaldo Antzokiari, Canal Antzokiari, Katapultari eta lehen aipatutakoei esker.

<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.