adde dantza
adde dantza


ZINBULU KOLEKTIBOA

Zinbulu Kolektiboa esperientzia eta disziplina desberdinetatik gatozen 6 dantzarik osatzen dugu. Guztiok Euskal Herri mailan dantza bertikalaren aurrendari izan diren proiektuetan lan egin dugu sortzaile eta dantzari gisa.

Kaleko arte aszenikoen hainbat jaialditan part hartu dugu, hala nola, Beste bat! Zuzeneko Arteen Zirkuituan Berrizen (2021), Festival Pedra Viva Menorcan (2020), Umore Azoka Leioan (2019, 2016), Chalons dans la Rue Frantzian (2016), Festival Imaginarius Portugalen (2017), Kaleka Lekeitioan (2017), etab.

2019an, Mendi Film Bilbao mendiko bideoen jaialdian proiektatutako "Harria Herria" dantza bertikaleko film laburraren sorkuntza parte hartu genuen eta azken lan horren ondorioz, "Harria Herria Zuzenekoak" ikuskizuna garatu genuen Oreka Tx musika taldearekin batera Hau, Pedra VIva 2020 jaialdian estreinatu zen.

Gaur egun, Zinbulu ikerketa eta berrikuntza prozesuan murgilduta dago eta "Errotzen" ikuskizun berria sortu du, Umore Azoka 2021ean estreinatu dena.

<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.