adde dantza
adde dantza


AUKERAN DANTZA KONPAINIA

Aukeran DK Donostian 1997 urtean sortzen da Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez, eta orduz geroztik ibilbide luze eta aberatsa jorratu du hainbat ikuskizun ekoiztu dituztelarik: dantza tradizionalaren eta garaikidearen mestizajean oinarritzen dira konpainiaren lanak, zenbaitetan musika eta dantza tradizionalaren erritmo bizia hautsiz, pausoak mantsotuz edota deseraikiz, konpainiaren nortasun-ikur bihurtu direlarik.

Aukeran-eko kideek proposamen berritzaileak gauzatu dituzte konpainia sortu zenetik: “Sutargi” (2001); “Izena duen guztia omen da” (2003); “Bideak” (2006 “Aukeran 10 urte” (2007); “GERNIKA, danza sobre lienzo” (2009) estrena “Burnia” (2011) Aukeran Dantza Konpainia eta Arriaga antzokiaren lankidetzan. “Geltokia” (2014); “Maurizia” (2016), “Aukeran 20 urte” (2017); “Bih hitza”, euskara batuaren historia dantzatua” (2019) Euskaltzaindiarekin koprodukzioan. “Migratzaileak” (2022).

Aldi berean, kaleko ikuskizunak ekoitzi ditu, eta horien artean aipatzekoak dira, “Fusioak” (2015); “Maurizia naz”, (2021); “Hurrengo geltokia” (2022); “Aiurri” (2023) ikuskizunak.

Euskal Herriko plaza eta antzokia nagusietan aritu da, baita kanpoko hainbat jaialdi eta herritan ere: Gaztela-Mantxan, Katalunian, Murtzian eta Frantzian, Manresako “Fira Mediterranea”, Manilan, Argentian, Uruguain, Whasington-go “Smithsonian Folklife Festival”, Crystal Fighters talde britaniarrak MTV sarietan eskainitako kontzertuan besteak beste.

Artista eta talde esanguratsuekin ere elkarlanean aritu eta aritzen da, hala nola, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Alos Quartet “Garden” diskaren aurkezpenetan , Oviedoko Campoamor eta Madrilgo Teatros el Canal antzokietan “El caserío” zarzuelarekin, ikuskizunean, edota Kalakan taldearekin besteak beste.

<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.