HASIERA
cas eus

directorio

 


   base de datos

      

 
 NEWSLETTER Bazkidetu!          
contact_icon Kontaktua:

Kudeaketa eta proiektu kordinazioa
info@addedantza.org

Komunikazioa eta bazkideei zerbitzuak
comunicacion@addedantza.org

Juan de Gardeazabal 3 bajo, 48004 Bilbao.
Horario de 10:00 a 14:00h.
Tel: 944 329 314 / 688 612 052

copy_iconaddedantza. Aviso legal.
IKUSGARRITASUNA

ADDEk ezinbestekotzat jotzen du dantza gizartean hedatzeko eta sentsibilizatzeko lana garatzea. Tartean nahasitako eragileen eta, oro har, herritarren ezagutza zenbat eta handiagoa izan, dantzak eta dantzako profesionalek sortzen duten aberastasun kultural, sozial eta ekonomikoari dagokionez, orduan eta handiagoa izango da etorkizunean izango duen garapena.

Publikoarekiko zuzeneko harremanaren eta komunikabide ugarien bidez, ADDEk dantzari balioa ematen lagundu nahi du, baina ez jarduera kultural eta artistiko moduan soilik, jarduera profesional moduan baizik. Dantza herritar guztientzako eskuragarri dagoen adierazpen-baliabide bihurtzea eta Euskadin sortutako ekimen artistikoek gure komunitatean eta nazioarte mailan hedapen handiagoa izan dezaten lan egitea bilatzen du.


2017. URTEA


  • arrow_icon  NAZIOARTEKO DANTZAREN EGUNEKO EKINTZA.
          2017ko apirilak 29.

      Aurten bideo berezi bat egin dugu. Euskal Herriko dantzaren hainbat profesioalen testigantzak jasotzen ditu bi galderei erantzunez: Zergatik erabaki zenuen dantza alorrean lan egitea? Zergatik erabaki duzu dantza zure lanbide bilakatzea? Heuren erantzunetan ikus dezakegu ogibideak bokazio, sakrifizio eta pasio asko behar duela.. Bideoa hainbat espazioaetan proiektatua izango da: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera), Dantzagunea, Azkuna Zentroa, La Fundición, Bilborock, BilbaoArte, Kultur Leioa, Sopela Antzokia, Agurain Harresi Antzokia, Baratza Aretoa. Mila esker zuen laguntzagatik!!
      Ikusi bideoa eta partekatu ezazu!!!



      Bideoaren testigantza batetik abiatuta postal batzuk diseinatu ditugu Bilbaoeszenaren laguntzarekin, batxilergoa eta bigarren hezkuntzako ikasleen artean banatu ditugunak. Heuren adinean baita, nolako bizitza profesionala izan nahi duten planteatzeko garaia.

       Postala



AURREKO URTEETAN

  • arrow_icon  TOPAKETA. BAD JAIALDIA. APDCREKIN TOPAKETA.
          2016ko urriak 24 astelehena. Bilbo

      Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, APDCrekin egin genuen topaketa, Kataluniako Dantza profesionalen Elakertearekin.

      Bisitatu gintuzten Cèsar Compte Margalef, APDCko Kudeaketa arduraduna eta Sebastián García-Ferro, APDCko juntako kidea.
      ADDErentzat APDC betidanik izan da erreferente, bi elkarteon hainbat proiektu berdintsu ikusi genituen. Gure moduak, ideiak, beharrak, arazo eta erraztasunak elkarbanatzearren.

      ELKARBANATUTAKO PROIEKTUAK:

      ADDE

      1. Lan hitzarmena (proiektuaren sasoia: informazioaren bilketa)
      2. Sorkuntzarako guneen sarea (proiektuaren sasoia: hastear)
      3. Kultura Zuzenean Bizirik hitzarmena (proiektuaren sasoia: 2016. urtean 10 puntu adostuak)

      APDC

      1. Lan hitzarmena (proiektuaren sasoia: konpainia eta interpretariek sinatuta)
      2. Dantza akuilatzeko egitasmoa (proiektuaren sasoia: 2017. urtean hasiko da)
      3. 36 neurri kulturaren egoera profesionala hobetzeko (proiektuaren sasoia: 2014. urtean ontzat artutako txostena)


      Beste hainbat proiektuen artean Katalunian egin berri duten dantzaria kontratatzeko gidari buruz hitz egin ziguten, gida horrek dantzan erabiltzen diren lan praktikei garrantzia ematen die.
      ADDEn gida hori gaztelerara itzuli dugu eta gure atarian eskegi dugu, dokumentazioa atalean, nahi izanez gero begiratzeko.

      Noiz: Urriak 24 astelehena.
      Non: La Bolsa eraikina. Bilbo

      Antolatzailea
      ADDE. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea.

      Laguntzailea
      BAD Jaialdia

      Diru-laguntza
      Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak.


  • arrow_icon  NAZIOARTEKO DANTZAREN EGUNEKO EKINTZA.
          2016ko apirilak 29 ostirala. Bilbo, Donosti, Gasteiz

      Aurten, ospakizuna egin beharrean, ekintza bat egin dugu. Pegatinadun postalak diseinatu ditugu eta horiek kale, antzoki, areto, taberna, eraikin, eskola etabarretik banatu ditugu.

      Kaleko jendeak ikustarazteko eta aintzat hartzeko xedez.
      Bertan gaudela jakin dezaten, dantza lanbidea izanik, non hainbat ofizio barneratzen dituen eta gizartearen begirunea nahi dugun.

      Egindako ekintza, kale eta kultur puntu estrategikoetan postalaren banaketa egitea izan zen.
      Aurten, hiru probintzien hiriburu eta inguruetara zabaldu dugu ekintza.

      did2016

      Antolatzailea
      ADDE. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea.

      Diru-laguntza
      Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak.

      Laguntzailea
      Bilbaoeszena


  • arrow_icon  LAN-MAHAIA. BAD JAIALDIA.
          2015eko urriak 24 larunbata. Bilbo


      EUSKAL DANTZAREN BISIBILIZAZIOAREN INGURUAN LAN ETA IDEIEN BEGIRADA BATERATUA BERTAKO TESTUINGURUTIK NAZIOARTEKORA.

      Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, euskal dantza nazioartekotzeari aurre egiteko ekintzak eta hausnarketak elkarbanatzea izango da lan mahai honen helburua.

      ADDEk dagoeneko egiten ari den lana komentatu eta zein beste ekitza bultzatu behar duen eztabaidatu. Egiten gaudena mahai gainean jarri eta zer egin dezakegun elkarrekin pentsatu bai elkarteak eta bai Konpainia eta sortzaileak. Lotura berriak elkarlotuz, euskal dantzaren mapa zabaldu eta sendotzeko.

      EDUKIAK
      1. ADDEren ekintza planak eta egindako nazioartekotze ekintzak
      2. ADDEk bultzatutako Euskal Herriko Dantza Lanen Katalogoaren 2016. urterako deialdia
      3. 2016. urtean nazioartekotzerako mikro ekintzak
      4. Euskal dantzaren nazioartekotzerako mahai baten sortzeraren hausnarketa


      PARTE HARTZAILEAK
      Dantza Konpainiak, kolektibo eta sortzaileak.

      NOIZ
      Urriak 24 larunbata

      NUN
      Rekalde Aretoa (2015 BAD Jaialdiaren programazioaren barruan)

      ORDUTEGIA
      11.00tatik 14.00etara

      Bertaratze baieztapenak Urriaren 21 Asteazkena goizeko 12:00ak arte honako helbidean info@addedantza.org
      Antolatzailea
      ADDE. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea.

      Laguntzaileak
      BAD Jailadia.

      Diru laguntza
      Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.


  • arrow_icon  NAZIOARTEKO DANTZAREN EGUNEKO OSPAKIZUNA.
          2015eko apirilak 29 asteazkena. Bilbo

      DID 2015

      ADDEk 2009. urteaz geroztik ekintza desberdinen bidez dantza kalera atera izan du dantzaren bisibilitatzea bultzatzeko.
      2015. urtean bi ekintza Nazioarteko Dantzaren Egunaren bueltan:
      Apirilak 27 Astelehena. 19:30tan. Bilbao Eszena.
      Dantzaren sorkuntza prozesuari buruz solasaldia. Eva Guerrero eta Olatz de Andrés sortzaileekin topaketa.

      Apirilak 29 Asteazkena. 18:00tan. Azkuna Zentroa.
      Dantza konpainia eta sortzaileen lanen erakustaldia eta ondoren ikuslegoarekin elkarrizketa. Sortzaile eta konpainiak: Sara Paniagua, Ana Capilla, Horman Poster, Natalia Monge.


      Antolatzailea
      ADDE. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea.

      Laguntzaileak
      Bilbaoeszena, Azkuna Zentroa.

      Diru laguntza
      Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.


  • arrow_icon  ARTE BIZIEKIN BITARTEKARITZA PROIEKTUAK.
          2015eko apirilak 27, 28. Donostia

      Programadoreak, artistak eta irakaslegoa: harreman berriak irudikatzen

      BI EGUN …

      ... nazioarte mailako egonaldi eta mediazio proiektuak ezagutzeko
      ... arte eszenikoek hezkuntza arloan duten potentzialaz hausnartzeko
      ... herritarrekin ditugun harremanez eztabaidatzeko
      ... ikuskizunen programazioaz haratago bestelako edukiak
      ... kultur ekipamendu, artista, eta komunitatearen arteko harreman berriak

      Apirilak 27 eta 28. Espacio 2016 Gunea.


      Antolatzailea
      DSS2016.
      Antolatzaile laguntzailea
      ADDEko Hezkuntza batzordea. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea.


  • arrow_icon  LAN-MAHAIA. BAD JAIALDIA.
          EUSKAL HERRIKO DANTZAREN NAZIOARTEKOTZEKO PROPOSAMENAK.
          2014ko Urriak 25 Larunbata. Bilbo

      mesaBAD

      Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea euskal dantza konpainia eta sortzaileen nazioartekotzeko ekintza plan bat garatzen aritu da.

      Topaketa honen helburua, proiektu honetan biltzen diren edukinak aurkeztea, garatzea eta eztabaidatzea da, gure esku dauden nazioartekotzeko tresnen mapa zabalago bat marrazteko asmoz.

      Bildutako informazioaz baliatuz topaketa honen bidez amankomuneko helburuak trazatu nahi ditugu, aukerak aztertu eta gure errealitatetik abiatuta ekintza zehatzak mahai gainean jarri.

      Topaketa, dantza sektore osoari dago zuzenduta, eta arlo desberdinetatik beraien nazioartekotzearen gaineko esperientzia edo ikuspuntua konpartitu nahi duten partehartzaileei zabalik egongo da, ADDEk garatutako ekintza planak biltzen dituen edukinetatik abiatuta.


      Noiz: Urriak 25 Larunbata. 11:00tan.
      Nun: Sala Rekalde Aretoa.

      Antolatzen du
      ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea.

      Laguntzailea
      BAD Jaialdia

      Diru laguntza ematen du
      Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura Saila.

      Parte hartzen dute
      La Fundición Aretoa
      Etxepare Institutua.




  • arrow_icon  NAZIOARTEKO DANTZA EGUNAREN OSPAKIZUNA.
          2014ko apirilak 29 asteartea. Bilbo

      Dantza sorkuntza da, ikerkuntza, hezkuntza, osasuna, berrikuntza, elkartaratzea.
      DANTZA LANBIDEA DA.

      Aurten, Dantzaren Nazioarteko Egunaren Ospakizuna aprobetxatuz euskal dantza konapinia eta sortzaileen lana ikustarazi nahi dugu.

      did2014

      Noiz: Apirilak 29 Asteartea.
      Tokia: 18:00-etan AlhóndigaBilbao-ren atarian.

      Antolatzailea
      ADDE. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea.

      Estatu Mailako Koordinazioa
      Danza-T. Dantzaren langileen sarea.

      Diru laguntza ematen du
      Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

      Laguntzaileak
      Bilboeszena
      AlhóndigaBilbao
      Dantzagunea



  • arrow_icon  LAN-MAHAIA. BAD JAIALDIA.
          PROGRAMATZAILE ETA DANTZAREN PROFESIONALEN ARTEKO ELKARRIZKETAK.
          Begirada Dantza Zirkuitoari zuzendua.
          2013ko urriak 28 astelehena. Bilbo

      Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE), eta BAD Jaialdiak antolatua.

      LAN-MAHAIA. Programatzaile eta dantzaren profesionalen arteko elkarrizketak.
      Begirada Dantza Zirkuitoari zuzendua.

      2013ko urriak 28 17.00tatik 19.00tara.
      Bilbao Arte.

      Lan-Mahaia ADDEko Investigación Acción lan-taldearen koordinazioa izango du.
      Talde honek zirkuitoaren inguruan ikerketa bat egin ondoren, SAREA-ri egiten dizkion proposamenen eztabaida irekiko da.

      Parte Hartzaileak:
      Sarea kide diren programatzaileak, Eusko Jaurkaritzako kideak, ADDE-ren “Investigación-acción” taldea eta dantza konpainia eta sortzaile interesatuak.

      Lan-Mahai honekin, programatzaile eta sortzaileen arteko hurbilketa gauzatzeko aukera eskeini nahi dugu, traba instituzionalak hautsi eta Dantza Zirkuitoaren inguruko elkarrizketa bultzatu, honen ardatzak eta funtzionamenduarekiko eztabaida partekatzeko.

      Nola funtzionatzen du? Nola ikusten dute programatzaileak? Zein da konpainien ikuspuntua? Beharrezkoa al da azterketa bat egitea? Errexa al da konpainientzako antzokietara hurbiltzea? Antzokiek dantza programatzeko interesa al dute? Beharrezkoa al da era berriak elkarrekin bilatzea?

      Gonbidatuak zaudete Dantza Zirkuitoaren inguruan elkarrekin hausnartzeko aukera izango den topaketa honetara.

      Izen-emateak Urriak 25 Ostirala baino lehen honako helbidean: info@addedantza.org


  • arrow_icon  LAN-MAHAIA. UMORE AZOKA JAIALDIA. DANTZA HEZKUNTZA ARLORA ZABALDUTA.
          2013ko maiatzak 17 ostirala. Leioa

      Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE), eta Leioako Umore Azokak antolatua.

      LAN.MAHAIA. Nola pentsatu dantza hezkuntza arlora zabalduta?
      2013ko maiatzak 17 11.00 tatik 14.00 tara.
      Kultur Leioa – Bilera gela, 4. solairua.

      Lan-Mahaia ADDEko hezkuntza batzordea eta ADDEko Dantza Eskolan lan-taldearen koordinazioa izango du.

      Aztertzen ari diren gai batzuetaz eztabaidatuko da:
      1. Nola hurbildu dantza ikastetxeetara (publikoak sentsibilizatzea)?
      2. Nola txertatu gorputza eta mugimendua eskola curriculumean?

      Beste alde ikastetxeetan dantza proiektuetan parte hartu duten Umore Azokako programazioko koreografo edo interpreteak gonbidatuko dira, haien esperientzien berri eman dezaten.

      "Dantza eta eskola, bi gai hauei buruz pentsatzen dugunean, gorputza etortzen zaigu burura. Gorputza dantzan eta eskolan, norbanako esperientzi eta ezagutzaren eramailea da bere ingurune sozial eta kulturalean. Horregatik, dantzaren motodologi artistikoak, ezagutza prozesu eta ikaskuntzak, ikasgelan esku-hartze tresna bezala baliogarriak izan daitezke."


  • arrow_icon  NAZIOARTEKO DANTZA EGUNAREN OSPAKIZUNA.
          2013ko apirilak 28 igandea. Bilbo

      Ibili, korri, salto egin... Dantzatu!
      2013 Dantza Asaltoak.

      Dantzak kalea eta museoa asaltatzen ditu.
      Tokiko egunerokotasunean ustekabean sartzen diren dantza leherketak. Mugimendu hasperen txikiak, gizabanakoaren esperientzi sentsorialak areagotzen dituen sentsazio berriak.
      Dantza, beste diziplina batzuekin nahasten da, arte plastikoak, arkitektura, musika... ikuslearen begiradapean.

      Bilboko Arte Ederren Museoa.
      Bisitariek museoaren bisita egiten duten bitartean, eszena koreografikoekin hartuko dute ustekabea. Noiz? Nola? Han egon beharko da hau bizitzeko. Lau proposamen ezustean sartuko dira museoko espazio desberdinetan.
      Apirilak 28 Igandea, Eguerdiko 12:00tan. Utzi zaitez harritzen.

      Bilboko Arriaga Antzokiaren Plaza.
      Ibiltari; Dantzak ere kalea asaltatuko du, dantza estilo desberdin batzuk ikusi eta praktikatzeko proposamena luzatzen dizuegu: Lindy Hop, Klake, Dantza Afrikarra eta Flamenkoa.
      Ezagutu eta gozatu itzazu diziplina hauekin, denontzako klase irekiak izango dira.
      Apirilak 28 Igandea, Eguerdiko 12:00tan. Animatu eta parte hartu.

      did2013

      Antolatzailea
      ADDE. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea.

      Estatu Mailako Koordinazioa
      Danza-T. Dantzaren langileen sarea.

      Diru laguntza ematen du
      Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila.

      Laguntzaileak
      Bilboeszena
      Arriaga Antzokia
      Bilboko Arte Ederren Museoa


  • arrow_icon  SEKTOREAREKIN TOPAKETAK.
          2013ko martxoak 16 larunbata. Bilbo

      DANZA-T, Dantzaren Langileen sareak antolatzen duen jardunaldia, plataforma hau osatzen duten dantza profesionalen elkarteekin elkarlanean.

      SEKTOREAREKIN TOPAKETAK izenburua duen proiektua, hiriburu desberdinetan ospatuko da (Madril, Valentzia, Granada, Bilbo...) topaketen helburua, dantzari ororen ibilaldian funtsezko diren gaien ezagupenak sortu eta partekatzea izango delarik. Plataformak egindako ikerketa batzuk aurkeztuko dira eta tokiko egoera aztertuko da.

      Goizeko saioa 9.30 tan. Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Gradu Aretoan Elcano Kalea, 21, 48009 Bilbo.

      Sektorean eta entsegurako zoladuren arriskuen aurkako prebentzioa: Dantzariaren bizitzan, lesioen prebentzioan, dantzarentzako zoladuren garrantzia, auto-zaintzea..., Azken bi urteetan egindako ikerketa soziologikoaren aurkezpen laburra.

      Transizio profesionalak eta prestakuntza profesionala: Honako gaiak jorratuko dira: Dantzari batek eszenatokiak uzten dituenean dituen egiteko berriak; prestakuntza profesionalak eta titulu profesionalak onartzea lortzearen garrantzia transizio profesional zuzena lortzeko.

      EAEn dantza sektorearen profesionalentzako formakuntza beharren azterketa eta aurkitzea: ADDE eta AIC enpresak egindako diagnostikoa aurkeztuko da. Dantza profesionalen formakuntzan dauden beharrei buruzko diagnosi bat egin da dauden diziplina desberdinetan (klasikoa, tradizionala, garaikidea,...), hauetatik abiatu eta sektorearentzako formakuntza plan bat zirriborratu, ekintza eta formakuntza ibilbide tipo batzuekin, perfil profesional desberdinak (interpretatzaileak, koreografoak, kudeatzaileak, irakasleak,...) konpetentzi teknikoak garatzen lagunduko dutenak.


      Doako izen-ematea hemen

  • arrow_icon  SENTSIBILIZAZIO MINTEGIA. TOPAKETA-TAILERRA. DANTZA TRESNA PEDAGOGIKO GISA.
          2012ko urriak 16, 17 eta 18. Bilbo

      TOPAKETA-TAILERRA DANTZA TRESNA PEDAGOKIKO GISA izenburupean. Urriak 16, 17 eta 18. Bilboko Alondegian.

      Tailer teoriko-praktiko bat izango da, Martín Padronen eskutik dantza eta mugimendua hezkuntzara urbiltzen saiatuko da.

      Pasa den Maiatzean, Martín Padron-ekin topaketa bat egin genuen eta La Gomerako eskoletan egiten duen lana interesgarria iruditu zitzaigun, irakasgai batzuetan gorputza eta mugimendua erabiltzen du lan-tresna gisa ikasgaietako materia jarrerazko modu batean ulertzeko eta ikasteko erabiliz.

      Tailerra ondorengo pertsonei zuzenduta dago, dantza eta gorputzaren profesionalak, irakasleak eta hezkuntza arloan interesa dutenak.

      Dantzaguneak garraioa doan antolatzen lagunduko du Donostiatik joan nahi duten pertsonentzat. Nahi duenak helbide honetara idatzi dezala dantzaguneagipuzkoa@gmail.com edo telefono honetara deitu dezala 943461244.


      Doako izen a emateko orria



  • arrow_icon  MAHAI-INGURUA. BAD FESTIBALA. JOERAK ETA NORTASUNA PROGRAMAZIO ESZENIKOAN.
         2012ko urriak 29. Bilbo

      Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE), eta BAD Festibalak antolatua.

      MAHAI-INGURUA. Joerak eta Nortasuna Programazio Eszenikoan.
      2012ko urriak 29 17.00 etatik 19.00 tara.
      Bilbao Arte. (barruko patio itxian)

      "Hoy en día los signos son múltiples y forman parte de una fluidez constante por lo que ya no cuentan con el lastre de la historia, esto resulta difícil de asumir para la mayoría de las estructuras e instituciones culturales. Debemos partir del presente, la experimentación, lo relativo, lo fluido y el deseo para generar nuevos marcos de presentación y diálogo"
      Mateo Feijoo.

      Gonbidatutako parte-hartzaileak:
      Santiago Eraso. Donostia San Sebastian 2016-ko zuzendaria.
      Fernando Pérez. Bilboko Alondegiko kultur programatzailea.
      Angel Asensio. Barakaldo Antzokiko Programatzailea.
      Mateo Feijoo. Zuzendari artistikoa.

      Saioko koordinatzailea:
      Laura Etxebarria. La Fundición-eko zuzendarietako bat.


      Doako izen-ematea:
      badbilbao@ayto.bilbao.net





  • arrow_icon  TOPAKETA PROFESIONALA NOR DABIL ESZENAN? KUDEAKETA ARTE ESZENIKOETAN.
           2012ko martxoak 20. Bilbo

      Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE), Arte eta Ikuskizun Zientzien Master Ofizialak (MACCE-UPV/EHU) eta La Fundición Aretoak antolatzen dute.

      NOR DABIL ESZENAN? Kudeaketa Arte Eszenikoetan
      2012-ko Martxoak 20 goizeko 11.00-tatik aurrera
      La Fundición Aretoan

      Esperientziak elkar trukatzea eta kudeaketarekin erlazioa duten ekintza desberdinen ikuspena eragitea izan zuen helburu, topaketak.

      Aurkeztu ziren estrukturak
      La Fundición Aretoa.
      ESKENA, Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak.
      ATAE, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkartea.
      EAB, Euskal Aktoreen Batasuna.
      ADDE, Asociación de profesionales de la danza del País Vasco/ Euskal Herriko dantza profesionalen elkartea.


  • arrow_icon  TOPAKETA PROFESIONALAK “NOR DABIL DANTZAN? 2”
          2011-ko Ekainak 21. Bilbo

      2011. urtean ospatu genuen lehenengo topaketa pasa den ekainean izan zen Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan.

      NOR DABIL DANTZAN? 2
      2011-ko Ekainaren 21-ean 17.00-etan
      Bizkaia Aretoa – Arriaga Gela. Euskal Herriko Unibertsitatea

      Nor dabil Dantzan? 2, izenarekin antolatu zen topaketa honekin, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, dantza esparru desberdinak lantzen duten iniziatiba ezberdinen lana gerturatu nahi izan genion ikusleari.


      Aurkeztutako iniziatibak
      Idoia Zabaleta, AZALA, Sormen eta ikerketa gunea.
      Alicia Gómez, ADDE. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea.
      Alaitz Arenzana, María Ibarretxe, Izaskun Santamaría eta Jorge Lastra, RUEMANIAK.
      Asociación artística de creación e investigación de la escena y la imagen.
      Mikel Aristegui, Euskal Koreografoen Festibala.




  • arrow_icon  TOPAKETA PROFESIONAL. "NOR DABIL DANTZAN? 1"
          BAD 2010 JAIALDIAREN testuinguruan. 2010eko azaroaren 1a. Bilbo

      Bigarren urtez jarraian, ADDEk jaialdiko programazioan jasotako jardunaldi-topaketan lagundu zuen BAD jaialdiarekin.

      2010. urtean, topaketa profesionalaren formatuarekin eta Nor dabil dantzan? 1 izenburuarekin, jardunaldiaren xedea EAEn dantzaren sektorean jarduten duten lau ekimen aurkeztea eta ekimen horien eta beste proposamen eta proiektu batzuen arteko elkarrizketarako eremua sortzea izan zen, Euskadiko dantzaren alorrean jardunda. Erakunde horietako askoren egunerokotasuna, agendak, programazioak eta proiektuak ezagunak ditugu, baina gutxitan topatzen dugu elikatzen dituzten kezkei edo bulkadei buruz hitz egin, galdetu eta eztabaidatzeko lekua. Hortaz, lehenik eta behin lanbideari zuzendutako dibulgaziozko jardunaldia da, ikerketa, sormena, prestakuntza edo dibulgazioa bezalako alorrei buruzko ikuspegia praktikara eta proiektu profesionalaren garapenera nola hedatzen den aztertzen lagunduko duena.

      Bilboko Hika Ateneoan izan zen topaketa:
      11:00etatik 13:30era. Proiektuen, ekintzen eta helburuen aurkezpena
      13:30etik 14:00etara. Txostengileen eta txostenaren aurkezpenera bertaratutakoen arteko eztabaida.

      Hauek izan ziren aurkeztutako proiektuak:
      AZALA , sorkuntzarako eremua, Idoia Zabaleta zuzendari artistikoak aurkeztua.
      MUELLE 3, Olatz de Andrés zuzendarikideak aurkeztutako dantzarako eta sorkuntza garaikiderako eremua.
      ERTZA, dantza konpainia, Asier Zabaleta zuzendariak eta Arantza Balenziaga banaketa-arduradunak aurkeztua.
      DANTZAN.COM , Interneten, Oier Araolaza editoreak aurkeztua.

      ADDEko idazkari Alicia Gómezek koordinatu eta moderatu zuen jardunaldia.



  • arrow_icon  APDC (ASOCIACIÓN DE PROFESIONALES DE LA DANZA DE CATALUÑA) TOPAKETA
          2009-ko azaroaren 14 eta 15-ean. Bilbo

      Jardunaldi hauen helburua lehenbiziko kontaktu bat izatea izan zen estatuko beste dantza elkarte garrantzitsu batekin, APDC-a hogei urteko esperientziarekin Katalunian lana egiten duten 300 profesionaletik gora ordezkatzen ditu. Kataluniako Dantza Profesionalen Elkarteak egindako bidean esperientzia dauka eta ADDE-k orain arte egindako proiektuak eta hemendik aurrera egin nahi dituztenak ere ezagutu nahi izan genuen.
      Topaketa honetara Valentziako Dantza Profesionalen Elkartea (APDCV) ere batu zen.

      Beti ere oso garbi izanten desberdintasun handiak daudela eta errealidade desberdinak direla gure komunidadeetan Dantza garapenean mailan, ADDE-k guzti honetatik ikasi nahi izan zuen, Euskal Herrian garatzeko eta moldatzeko.

      Topaketek Bilbon gauzatu ziren Azaroaren 14 eta 15-ean. Gai hauek landuz:
      1. Kataluniako dantza elkartean historia eta egindako bidea.
      2. Elkarteen kudeaketaren profesionalizazioa.
      3. Kataluniako Dantzaren plan osoa.
      4. Dantza eta ikaskuntza sistema.

      Bi topaketa hauetatik oso ondorio onak atera genituen elkartutako hiru elkarteek eta bereziki ADDE-k 2010. urteari begira egin behar duen bidea zehazteko, gehien bat elkarteen profesionalizazioaren kudeaketan.


  • arrow_icon  DAVID MARQUEZ ACPDC-KO PARTADIDEAREKIN TOPAKETA
           BAD FESTIBALAREN barruan 2009. 2009-ko azaroaren 2-a. Bilbo

      ACPDC (Asociación de Compañías Profesionales de Catalunya) Kataluniako dantza konpainia nagusienak batzen ditu. Beste elkarte batzuekin elkartasuna daukate Madrilgoarekin eta Valentziakoarekin eta federazio bakarra egiten dute beraien interes komunak defendatzeko.

      BAD- Bilbao Antzerki Dantza Festibalarekin bat eginez ADDE-k jardunaldia antolatu zeuen David Márquez-ekin, Kataluinako konpaini elkartearen ordezkaria eta IETM-ko kidea honako izenburuarekin Asociación de compañías profesionales de la danza de Catalunya (ACPDC) ¿Una experiencia extrapolable a Euskadi? Beraien esperientzia gertutik ezagutzea zen helburua eta Esuskal Herrian estruktura antzeko bat ezartzeko debatea eta ausnarketak egitea.

      Topaketa azaroaren 2-an izan zen 2009-an BAD- Bilbao Antzerki Dantza Festibalaren Topaketa Profesionalen barruan.


  • arrow_icon  DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA
          2009-ko apirilak 29. Bilbo

      Dantzaren Nazioarteko Eguna 1982. urtean (ITI/UNESCO) Antzerki nazioarteko Dantza Batzordeak hasi zuten. Apirilaren 29 izan zen aukeratutako data, hau bait da Jean-Georges Noverre-ren (1727- 1810) jaiotze eguna, dantzaren eraldaketa eta Balleta Berriaren sortzaile “Las cartas de la Danza y el Ballet”, obra ere berea da, gaur egun dantzaren izaera aztertu daitekeena nahiz eta urteak pasa izan.

      Horregatik hau da mundu osoan estilo guztietako dantza profesionalek aukeratutako eguna, herritar gehiengoaren interesa erakartzeko eta horrela beraien atzentzioa dantza ikuskizunetara zuzuentzeko

      Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea ere egun honetako omenaldietara batu nahi izan zuen eta Euskal Herrian lehenengo aldiz gure elkartea ezagunarazi nahi izan genun, egun honen ospakizuna aprobetxatuz.

      Dantza profesionalei deialdia egin eta maraoi txiki bat antolatu genuen kalean, agerraldi txikiak egin zituzten EAE-an dagoen interpretari kalitate eta barietatea zein den azaltzeko.

      Kristalezko kutxa bat. Dantzaren barruan.
      Ekintza hau Bilbon egin zen, kristalezko kutxa bat jarri zen Arriaga Antzokiko plazaren erdian. Kale ibiltaria dantza maratoi txiki baten publikoan bihurtu zen, agerraldi txikiekin EAE-n dagoen barietatea ikusiz.

      Ikuslea, dantzariaren isolamenduaren partaide bilakatu zen, hau kristalezko kutxan itxita.

      Gure helburu nagusia ADDE-ko aurkezpen ofíciala egitea izan zen, herritarren aurrean ezagutu arazi sektorearen barruan zehazki, baita ere nazioarteko eguna ospatu nola ez.