HASIERA
cas eus

directorio

 


   base de datos

      

 
 NEWSLETTER Bazkidetu!          
contact_icon Kontaktua:

Kudeaketa eta proiektu kordinazioa
info@addedantza.org

Komunikazioa eta bazkideei zerbitzuak
comunicacion@addedantza.org

Juan de Gardeazabal 3 bajo, 48004 Bilbao.
Horario de 10:00 a 14:00h.
Tel: 944 329 314 / 688 612 052

copy_iconaddedantza. Aviso legal.
AURKEZPENA ETA ELKARTEAREN HELBURUAK

ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea da.

2003. urtean sortu zen ekimenak sektorearen barne-kohesioaren alde eta profesionalen lan-baldintzak hobetzearen alde egiten du lan; horretarako, dantzari kultura, prestakuntza eta lan mailan eragiten dioten politika publikoetan esku hartuko da.

ADDE elkarteak dantzako lanbide ugari jasotzen ditu, baita hizkuntza eta estilo desberdinak ere.

Era berean, ADDE elkarteak dantza herritarren artean, oro har, zabaldu eta hedatzeko egiten du lan eta dantzaren ezagutza eta praktika sustatzen du, gainera, bai adierazpen artistiko moduan, bai prestakuntzarako adierazpen eta adierazpen ludiko moduan.

Gure helburua.

Dantzaren garapen soziala, hezkuntzakoa, lanekoa, kulturala eta artistikoa bultzatzea, profesionalen baterako esperientziatik, konpromisotik eta hausnarketatik abiatuta.


  • arrow_icon  LAN EREMUAK

      Elkartearen eremua

      Alor honetan, ADDE elkarteak dantzako profesionalak elkartzea du xede nagusi, haien lana edo espezialitatea edozein izanda ere, sektorearen garapenean lagunduko duten diagnosiak eta neurriak aztertzeko eta adosteko; adar artistiko, kultural edo sozialean, nahiz alderdi ekonomikoan, lanean eta enpresan.
      Xede horretarako, elkarteko funtzioak antolatuta daude, hauen artean banatuta: batzar nagusia, zuzendaritza-batzordea eta kudeaketa-egitura osatzen duten pertsonak. Horrez gain, ADDEk barne-komunikazioa eta sektore guztiaren egituratzea areagotzeko ahalegina egiten du, bazkide diren profesionalak, nahiz bazkide ez direnak barne.



      Sektorearen eremua

      ADDE elkarteak, elkarte profesionala den aldetik, dantzaren sektoreko kultur politiken diseinuan eta kudeaketan parte hartzeko erantzukizuna du. Hori horrela, ADDEk deitutako foro guztietan hartzen du parte, Euskadin dantzaren garapen profesionala hobetuko duten neurriak hartzera eramango duten hausnarketen azterketan eta bateratzean laguntzeko.
      ADDE elkartea sektoreko elkarrizketa-lan garrantzitsua garatzen ari da, bai eragile publikoekin, bai pribatuekin, dantza garapen maila nabarmen handiagoan kokatu duten beste eredu eta esperientzia batzuen ikasketari arreta berezia eskainiz eta Euskadin dantzaren hazkundearen espezifikotasunak atzematen eta sustatzen ahaleginduz.



      Hedapen-eremua

      ADDEk ezinbestekotzat jotzen du dantza gizartean hedatzeko lana garatzea. Tartean nahasitako eragileen eta, oro har, herritarren ezagutza zenbat eta handiagoa izan, dantzak eta dantzako profesionalek sortzen duten aberastasun kultural, sozial eta ekonomikoari dagokionez, orduan eta handiagoa izango da etorkizunean izango duen garapena.
      Publikoarekiko zuzeneko harremanaren eta komunikabide ugarien bidez, ADDEk dantzari balioa ematen lagundu nahi du, baina ez jarduera kultural eta artistiko moduan soilik, baita jarduera profesional moduan ere. Dantza herritar guztientzako eskuragarri dagoen adierazpen-baliabide bihurtzea eta Euskadin sortutako ekimen artistikoek gure komunitatean eta nazioarte mailan hedapen handiagoa izan dezaten lan egitea nahi du.



      Prestakuntza-eremua

      ADDEk elkarte eta eragile-ordezkari moduan egin nahi du lan sektorean, profesionalen prestakuntzan, nagusiki profesionalizazio-prozesuekin lotutako gaietan (kudeaketa, ekoizpena...). Elkarteak bide horretan egiten du lan, ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak antolatuz. Era berean, profesionalen birziklapenean eta prestakuntza fisiko teknikoan eragiten du, haientzako entrenamendu jarraitua antolatuz eta koordinatuz. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak etengabeko elkarrizketa mantendu nahi du bazkideekin, prestakuntzaren inguruko haien eskaera jakinei arreta eskaintzeko eta, horrela, haiei erantzuna eman ahal izateko.


  • arrow_icon  HELBURUAK

      Elkartearen xedea oinarrizko hiru ardatz hauen inguruan definitzen da: 1. Sektorearen eta sektoreko profesionalen kohesioa eta egituratzea; 2. Sektoreari buruzko kultur politiketan esku hartzea eta 3. Dantza alor guztietan hedatzea eta zabaltzea.

      Hauek dira gure helburuak:

      • Dantzaren sektoreko profesionalizazioa indartzea, bazkideen garapen profesionala bultzatuz.

      Sektoreko kohesioa, egituratzea eta barne-komunikazioa garatzea, identitate plurala eta kolektiboa aitortzetik hasita.

      • Dantzako profesionalak ordezkatzea erakunde publiko eta pribatuekiko elkarrizketetan, kultur politiketan esku hartze aldera.

      • Dantzaren balio sozialen, hezkuntzakoen, kulturalen eta artistikoen transmisioa bultzatzea.


      KOHESIOA
      • Sektoreak identitate kolektibo eta plurala aitortzea.
      • Sektoreko barne kohesioa, egituratzea eta komunikazioa.
      • Azterketan eta ebaluazioan oinarrituta, sektorearen berezko diskurtsoa sortzea.

      ESKU HARTZEA
      • Sektoreko eragileekin maila autonomikoan, estatu mailan eta nazioarte mailan elkarrizketatzea.
      • Elkarrizketa administrazioekin eta ordezkari publikoekin eta kultur politiketan esku-hartzea.
      • Elkarrizketa gainerako sektore kultural eta sozialekin, publikoak nahiz pribatuak.

      HEDAPENA
      • Sektoreko jarduera profesionala iritzi publikorantz hedatzea eta zabaltzea.
      • Dantzaren praktika eta ezagutza herritarren artean sustatzea.
      • Dantzaren giza balioak eta balio sozialak, kulturalak eta artistikoak gizarteari transmititzea.