HASIERA
cas eus

directorio

 


   base de datos

      

 
 NEWSLETTER Bazkidetu!          
contact_icon Kontaktua:

Kudeaketa eta proiektu kordinazioa
info@addedantza.org

Komunikazioa eta bazkideei zerbitzuak
comunicacion@addedantza.org

Juan de Gardeazabal 3 bajo, 48004 Bilbao.
Horario de 10:00 a 14:00h.
Tel: 944 329 314 / 688 612 052

copy_iconaddedantza. Aviso legal.
KULTUR POLITIKAK

ADDE elkarteak, elkarte profesionala den aldetik, dantzaren sektoreko kultur politiken diseinuan eta kudeaketan parte hartzeko erantzukizuna du. Hori horrela, ADDEk bi lan-talde sortu ditu (ADDEko sortzaileen batzordea eta ADDEko hezkuntza-batzordea) eta deitutako foro guztietan hartzen du parte, Euskadin dantzaren garapen profesionala hobetuko duten neurriak hartzen lagunduko dien azterketan eta bateratzean laguntzeko.

ADDE elkartea sektoreko elkarrizketa-lan garrantzitsua garatzen ari da, bai eragile publikoekin, bai pribatuekin, dantza garapen maila nabarmen handiagoan kokatu duten beste eredu eta esperientzia batzuen ikasketari arreta berezia eskainiz eta Euskadin dantzaren hazkundearen espezifikotasunak atzematen eta sustatzen ahaleginduz.


  • arrow_icon  INVESTIGACIÓN - ACCIÓN LAN-TALDEA.

      2013. urtean, dantza profeionalen egungo egoera kritikoa dela eta jaiotzen da lan-talde hau.
      Taldea, sektorearen barruan dauden problematika desberdinak eztabaidatu, ebaluatu eta ikertzeko sortzen da.
      ADDEko bazkide bolondresekin osatzen da taldea, bere helburua, bi hilabetetik behin elkartu eta proposatzen dituzten ekintzak beste bazkide eta batzorde nagusiaren adostasunarekin aurrera eramatea.

      Gaur egun lan-talde hau Asier Zabaleta, Begoña Crego eta Natalia Monge-k gidatzen dute.

      Hasitako lana:
      Dantza Zirkuitoa. SAREArentzako proposamen multzo bat prestatu eta hauek lehen bilera batean aurkeztuak izan dira.
      Bazkideen proposamen eta aportazioak jasoko dira eta guzti honekin Lan-Mahai bat ospatuko da SAREAren programatzaile eta dantza konapinien artean.
      Lan-Mahaia 2013 BAD Jaialdiaren barruan ospatuko da.


  • arrow_icon  DANTZA ESKOLAN LAN-TALDEA.

      2013. urtean sortutako lan-taldea, Matxalen de Pedroren gidaritzapean.
      ADDEk hasitako sentsibilizazio bidea jarraitu nahirik talde hau osatzeko erabakia hartzen da. Lan hildo hau 2011. urtean hasi genuen Dantza Eskolan deialdiarekin, (laguntza ekonomiko bat EAE-ko eskola zentroetan dantzaren sentsibilizazioa landuko duen proiektua martxan jartzeko lagungarri gisa), ondoren 2012. urtean bi sentsibilizazio mintegi ospatu genituen, Tóni Jodar eta Martín Padrón izan zirelarik emaileak.

      Taldeak urtean zehar bilera batzuk burutu ditu.
      Bertan ikusten da berriki Euskadin egindako interbentzio proiektuak bi motakoak direla.
      Bi interbentzio hildo, intentsitate maila eta ikuspuntu desberdinekin.
      1. Dantzaren publiko berrientzako sentsibilizazio proiektuak.
      2. Gorputzaren erabilera curriculoaren ulerkuntzaren tresna pedagogiko gisa erabiltzen duten interbentzio proiektuak.

      Leioako Umore Azokaren barruan Lan-Mahai bat ospatu zuten "Dantza hezkuntza arlora zabalduta" izenburupean. Bertan orain arte egindako ikerketa lana aurkeztu eta beste esperientzi batzuk jaso zituzten.

      Hasitako lana:

      1. Proiektu pedagogikoak egiten dituzten konpainiei elkarrizketak.
      2. Hezkuntza sektoreari elkarrizketak.
      3. Curriculoaren analisia eta ateratako ondorioen idazketa.


  • arrow_icon  HEZKUNTZA ARLOKO POLITIKAK. ADDEKO HEZKUNTZA BATZORDEA.

      ADDEko Hezkuntza Batzordea Elkartearen organigramako zatia da eta lan-talde espezifikoa osatzen du. Aldizkako bilerak eginez eta on lineko komunikazio bidez funtzionatzen du. Batzordearen helburua EAEn dagoeneko badagoen hezkuntza-sarea indartzea eta gaur egun dauden gabezia eta hutsuneak estal ditzaketen hobekuntza-proposamenak diseinatzea da.

      Hezkuntza Batzordea 2010eko udaberrian osatu zen ADDEko Zuzendaritza Batzordeko hiru kiderekin: Itziar Martínez Barreras, Ana Remiro Esnoz eta Alicia Gómez Linares.

      Ordutik dantzari dagozkion hezkuntzako politiken jarraipena egiten aritu da eta arlo horri dagokion legeria ere aztertu du EAEn dantzaren hezkuntzarako araudi bidezko doikuntzak proposatzeko.

      2011ko martxoan, Ana Remiro Esnozek eta Alicia Gómez Linaresek txosten hau idatzi zuten: “EAEn dantzaren alorreko hezkuntzaren araudia aldatzeko eta garatzeko hainbat proposamen. (Lehen zirriborroa)”.

      Txosten horretan gure erkidegoko hiru lurralde historikoetan dantza-ikasketak hobetzeko Beken deialdiak aztertu eta horien gaineko hobekuntzak proposatu zituzten, baita dantza-ikasketen eta -zentroen araudien egoerari dagokionez ere.

      Aipatutako dokumentu hori aurkezteko, eztabaidatzeko eta eguneratzeko ADDEko bazkideekin eta sektoreko beste eragile publiko eta pribatu batzuekin bildu ostean, elkarrizketa horietatik ondorioztatuko diren oinarrizko testuaren proposamen berriak eta/edo aldaketak bigarren txosten batean bilduko dira, eta osatuagoa eta sektorearekin adostuta egongo da.

      Gaur egun, Danza T estatu mailako elkartearekin batera, dantza arloko profil profesionalen definizioaren inguruko proiektu berria hasi da. Eneko Balerdi Eizmendi, Batzordean sartu berri den ADDEko bazkidea, ari da koordinazio-lanetan.

      Laster, Hezkuntza Batzordeak ezinbestekoak eta zailak diren gaiak lantzea ere aurrez ikusi du, esaterako, irakaskuntza orokorrean dantza sartzea, batxilergo artistikoak edo profesional irakasleen etengabeko trebakuntza.

      Irakaskuntzan baliokidetasuna eskatzeko arautegia, 1990. urteko urriak 3 ko Hezkuntza sistema ordenazio nagusia baino lehenago dantza ikasketak bukatuak dituztenentzako eta LOGSE dantza goi-maila.


      Ondorengoa eskatzen da:
      a) Dantza ikasketak bukatuak izatea eta
      b) Profesional bezala hiru urteko esperientzia egiaztatzea edo 135 ordu formazioan betetzea. down_iconORDEN ECI 1082 2006 Desarrollo RD obtener equivalencia 2012 ko Azaroan, ADDEko hezkuntza batzordeak Bartzelonan ospatu zen "Danza + Investigación" konresuan parte hartu zuen, bertan ADDE elkartean eta zehazki hezkuntza batzordean garatzen dagoen ikerketaren aurkezpena eginez.
      2010. urtea geroztik egindako heziketa-ikerkuntza zein onuragarria den aldaketa eta hobekuntzetan bai hezkuntza eta bai kulturan azaldu zutelarik.
      Aukera hau elkartearen lana goraipatzeko, ezagutarazteko eta proiektu, sinergia edo eta planteamendu berriak ezagutzeko aukera eman zuelarik.
      ADDEko hezkuntza batzordeak bere egitura eta funtzionamendua ezagutarazi zuen eta baita ere elkartearen helburuak.

      down_iconLa Investigación de la Danza como recurso facilitador de cambios culturales y educativos

  • arrow_icon  ADDE DANTZABIZEN.

      2011ko martxoan, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak DANTZABIZ sortu eta arautu zuen: Bizkaiko Aldundiko Kultura Saileko Dantza Aholkularitzarako Batzordea.

      Hauek dira Dantzabizen funtzioak:

      - Dantzak Bizkaian dituen arazoak eta erronka komun espezifikoak aztertzea.
      - Politika publikoen jarraipena eta lehentasunen gaineko adostasuna.
      - Dantza-Gunearen definizioan, abian jartzean eta jarraipenean parte hartzea.

      Kultura Saileko foru-diputatua da aholkularitza-taldearen burua eta hauek ditu kideen artean:
      Dantzaren sektoreetako (tradizionala, garaikidea eta klasikoa) ordezkariak, Bizkaiko antzoki publikoetako ordezkariak, dantzaren alde lan egiten duten izen oneko pertsonak eta Kultura Saileko teknikariak.

      DantzaBiz urtean gutxienez bi aldiz biltzen da, eta kideek ez dute inolako ordainik jasotzen bertan parte hartzeagatik.

      Arantza Balenziaga Prado eta Alicia Gómez Linares dira ADDEren ordezkariak Dantzabizen.

      ADDEk Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Dekretuan, dantzarako laguntzak eta bekak eskatzea eta ematea arautzen duenean, adin-irizpidea ezabatzeko eskatu zuen.

      2010 arte "dantza klasikoko eta moderno garaikiderako teknika hobetzeko” bekak eta laguntzak hogei urte arteko gazteei soilik eman zekizkiekeen. ADDEk argudiatu zuen bazeudela bokazio profesionala duten eta bi teknikak hobetu nahi dituzten 20 urte baino gehiagoko ikasleak. Gainera, hezkuntza arloan indarrean dagoen araudiak, LOEk, hogei urtetik aurrerako goi mailako hezkuntzan interpretatzaile profesionalen trebakuntza jasotzen du. Goi Mailako Hezkuntzako Europako Espazioan goi mailako hezkuntza-zentro batera sartzeko adinaren araberako bereizketarik ez dela egiten gehitu du.
      Bizkaiko Kultura Saileko foru-diputatuak eskaera hori babestuta, 2011ko deialdian aldaketa hori sartu da.

      2012ko deialdirako aldatzeko geratu da, bileran adostu zen moduan, beka eta laguntza horiek eskatzeko kontzeptua. Zehazki, “dantza klasikoaren eta moderno garaikidearen teknika hobetzeko” kontzeptuaren ordez “dantza-trebakuntza" jartzeko eskatu zen, hala beste teknika batzuetako trebakuntza (koreografia, irakaskuntza eta abar) jasotzeko interesa duten hautagaiak aurkezteko aukera izan zezaten.

      Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Dantza-Etxea martxan jartzearen alde egin du. Informazioa, trebakuntza, espazioen kudeaketa, hedapena eta publikoen sentsibilizazioa lortzeko eremu erreferentea izan nahi du Bizkaiko Dantzaren sektorean.


      Ekimen horrekin helburu hauek lortu nahi dira:

      2.1. Bizkaian profesionalei, amateurrei zuzendutako eta dantzaren hedapen sozialera bideratutako topagunea abian jartzea.
      2.2. Bizkaian Dantzaren sektorean lan egiten duten ekimen publiko eta pribatu ugariren arteko lankidetza bultzatzea.
      2.3. Bizkaian Dantzaren presentzia soziala eta ikusgarritasuna handitzea.
      2.4. Dantzaren sentsibilizazio-ekintzak sustatzea eta publiko berriak sortzea.

      Helburuak eta lan-ildoak adostu eta definitu ostean, jarduerak kudeatu, koordinatu eta ekoitziko dituen laguntza teknikoko lehiaketa-deialdi bat egingo da.

      DantzaBizi buruzko aipamenak komunikabideetan:

  • arrow_icon  KULTURAREN ALDEKO HERRITARTASUN KONTRATU (KHK) PLANAREN BARRUAN EUSKO       JAURLARITZAREN KULTURA SAILAK DEITUTAKO DANTZA-TALDE OPERATIBOA.

      2011ko otsailaren 14an Kulturaren Euskal Kontseiluak onartutako KHKren 2011ko Laneko Plana garatzeko Dantza-talde operatiboa osatzeko deitu dute ADDE. Zuzendaritza-batzordean Arantza Balentziaga izendatu da talde horretan lan egiteko ADDEren ordezkari.

      Hau izan zen 2011ko maiatzaren 3an egindako lehen bilerako gai-zerrenda:
      1. Talde operatiboaren aurkezpena.

      2. Kulturen aldeko Herritartasun Kontratuak garatutako prozesuaren jakinarazpena.

      Lan-prozesuaren garapena erabat gardena izango da nahi duenarentzat, eta horretarako sortutako wikiaren bidez jarraitzeko aukera izango da:
      3. Laneko talde operatiboaren funtzioak eta zereginak definitzea eta haiek garatzen hastea.

      4. Taldeko bizitzarako interesekoak diren beste elementu batzuei buruzko informazioa eta sektoreko beharrak, eskaerak eta bestelako arloak biltzea.

      Kulturen aldeko Herritartasun Kontratuaren Idazkaritza Teknikoaren ekipoak bilera egindakoan, Dantza-talde operatiboaren proiektuak baloratzeko eta lehentasuna emateko txostena egin zuen, parte-hartzaileen ekarpenak bilduta, eta 2011ko urrian taldeari aurkeztu zitzaion.

      Talde operatiboak lanean jarraituko du hurrengo bileretan.


  • arrow_icon  ADDE ETA ESZENIKA. ARTE DRAMATIKO, DANTZA ETA ESZENOTEKNIAREN GOI MAILAKO       ZENTROA.

      Euskadiko Antzerki, Dantza eta Eszenoteknien Goi Mailako Irakaskuntza Artistikoen Zentroa, Eszenika, definitzen ari den Laneko Batzordean ordezkaritza du ADDEk.

      Eszenikan sartu beharreko dantzako goi mailako irakaskuntza ofizialekin lotuta, irakaskuntza horiek, Arte Dramatikokoen antzera, Hezkuntzako Lege Organikoan xedatutakoak eta haren arau-garapenak arautzen ditu.

      Bi Arte Eszenikoak goi mailako irakaskuntza artistikoen barruan sartzen dira eta honela egituratuta daude: Gradu mailako irakaskuntza artistikoak, Master mailako irakaskuntza artistikoak eta Doktoretza-ikasketak . Dantzako Gradua , eta Arte Dramatikoko Gradua bat datoz Goi Mailako Hezkuntzako Europako Espazioarekin eta baliokideak dira, ondorio guztietarako, unibertsitateko Gradu Tituluekin.

      Dantza-ikasketei dagokienez, Eszenikak goi mailako hezkuntzako nahiz dantzako profesionalen etengabeko trebakuntzako beharrak eta sentsibilitateak jaso nahi ditu eta haiei arreta eman.

      Dantzako gradu-irakaskuntzekin Dantzako graduatu-titulua lortzen da, eta ondoren, dagokion espezialitatea.
      Dantzako goi mailako irakaskuntzetan, araudiak bi espezialitate ezartzen ditu:
      1. Koreografia eta Interpretazioa, eta
      2. Dantzaren pedagogia.

      Eszenikan, Dantzako gradu-ikasketa artistikoak eginda bi titulu ofizial eskuratzeko aukera izango da:
      a) Dantzan graduatu-titulua, koreografia eta interpretazioa espezialitatea.
      b) Dantzan graduatu-titulua, dantzaren pedagogia espezialitatea.

      “Dantzako graduatuaren profila dantzaren arloko ezagutzak eta gaitasuna dituen profesional gaitu bati dagokiona izango da. Gorputzaren funtzionamenduaren nondik norakoak sakon ezagutuko ditu zentzu guztietan, dantza-jardunari lotutako jakintza teorikoak izango ditu eta horiek sortzaile, interpretatzaile eta pedagogo gisa hazteko aukera emango diote eta erantzukizun pertsonalaren eta profesionalaren dimentsio etikoa eta deontologikoa bere gain hartzeko gai izango da” (632/2010 Errege Dekretua, 3. artikulua).

      Para acceder a las enseñanzas oficiales superiores se requerirá estar en posesión del título de bachiller o haber superado la prueba de acceso a la universidad para mayores de 25 años, así como la superación de una prueba específica.

      Goi mailako irakaskuntzetara sartzeko batxilergoko titulua izan beharko da, edo 25 urte baino gehiagokoentzako unibertsitatera sartzeko proba gaindituta izan beharko da, baita dagokion proba espezifikoa ere.

      Dantzako graduatu-titulua lortzeko ikasketa-planek 4 ikasturte dituzte, bakoitza 60 kreditukoa, guztira 240 krediturekin.

      ESTATUKO BURUZAGITZA. Maiatzaren 3ko 2/2006 LEGE ORGANIKOA, Hezkuntzari buruzkoa (BOE 106 zk., 2006ko maiatzak 4, osteguna, 17158tik 17207ra arteko orriak).

      HEZKUNTZA MINISTERIOA. 2009ko urriaren 26ko 1614/2009 ERREGE DEKRETUA. Dekretuak ezartzen ditu 2006ko maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzako Lege Organikoak araututako goi mailako ikasketa artistikoen antolamendua (BOE zk: 259, 2009ko urriaren 27a, asteartea, 89743tik 92707ra arteko orriak).

      HEZKUNTZA MINISTERIOA. 2010eko maiatzaren 14ko 632/2010 ERREGE DEKRETUA. Errege Dekretu honek arautzen ditu 2006ko maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzako Lege Organikoak (BOE 137. zk., 2010eko ekainak 5, larunbata, 48501etik 48516ra arteko orriak) ezarritako dantzako graduko goi mailako ikasketa artistikoetako oinarrizko edukiak.

      HEZKUNTZA MINISTERIOA. 2010eko maiatzaren 14ko 630/2010 ERREGE DEKRETUA. Errege Dekretu honek arautzen ditu 2006ko maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzako Lege Organikoak (BOE 137. zk., 2010eko ekainak 5, larunbata, 48467tik 48479ra arteko orriak) ezarritako Arte Dramatikoko graduko goi mailako ikasketa artistikoetako oinarrizko edukiak.

  • arrow_icon  ESZENIKAREN ALDE. ARTE ESZENIKOEN GOI MAILAKO ZENTROA SORTZEAREN ALDEKO       PLATAFORMA.

      2013/10/10 PRENTSA OHARRA.

      Ihaz azaroan ESZENIKA proiektua bertan behera geratzen zela jakin genuen. Hortik hona ESZENIKA-ren aldeko Plataformak Arte Eszenikoen Goi Mailako Zentroaren aldeko bere lanarekin jarraitu du azken hilabeteotan.

      Batetik, Plataformak erakunde eta kide gehiago hartu ditu bere baitan; eta bestetik, hainbat instituzio eta ordezkari publikoen aurrean Goi Mailako Zentroaren beharra eta garrantzia defendatzen jarraitu egin du.

      Izan ere, aurtengo ekainean Plataformak Eusko Legebiltzarrean dauden bost Legebitzar-taldeekin banan-banakako bilerak izan zituen. Bilera horien ondorioz, ESZENIKA-ren aldeko Plataformak datorren ostiralean, urriaren 11n Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean bere agerraldia egiteko aukera izango du. Plataformaren izenean ordezkari gisa bertaratuko direnak Alicia Gomez, Gabriel Ocina eta Santiago Burutxaga izango dira.

      Horretaz gain, aurtengo lehen seihilekoan zehar Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultur Sailari gure elkarlanerako borondatea eta jarrera adierazi genion. Joan den uztailaren 11n Plataformako eta Departamentuaren ordezkarien arteko lehen bilera bat gertatu zen eta gaur egun bigarren bilera baten zain gaude.

      Bai legebiltzar-talde desberdinak, bai Hezkuntza Saila, Arte Eszenikoen Goi Mailako Heziketaren ezarpenaren alde azaldu dira. Bestalde, bere apirilaren osoko bilkuran, Bilboko Udalak proposamena onartu zuen Eusko Jaurlaritzak 2006ko Arte Eszenikoen Goi Mailako Zentroaren sorrerari buruzko Euskal Parlamentuaren erabakia bete dezan.

      ESZENIKA-ren aldeko Plataformatik hasitako ikasturtea aukera bezala hartzen dugu, eta baita ere hitzetatik gertaeretara pasatzeko momentua bezala.


      ESZENIKA-ren aldeko Plataforma (“Euskal Herrian Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola Sortzearen Aldeko Plataforma” sortu zena) 2005eko irailean agertu zen. Instituzioek Arte Eszenikoen (Arte Dramatikoa, Dantza eta Eszenoteknia) goi mailako ikasketa arautuak martxan jar zitzaten elkarlanean hasi ziren hainbat elkarte orduan.

      Ekimen honek Arte Eszenikoen goi mailako hezkuntza ofiziala lehenbailehen gure herrian nahi duten profesional eta agente guztiei ateak zabaltzen dizkie.

      ESZENIKA-ren aldeko Plataforma honako hauek osatzen dute:
      ­ EAB, Euskal Aktoreen Batasuna.
      ­ ESKENA, Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak.
      ­ ATAE, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkartea.
      ­ ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea.
      ­ Antzerki Autoreen Elkartea.
      ­ Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkartea.
      ­ EHAZE, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea.
      ­ Bilboko Txotxongilo Arteetako Dokumentazio Zentroa (Txirlora Elkartea).
      ­ APDG, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea.
      ­ Dantzaz Elkartea.
      ­ Dantzan.com, Dantza sustatu eta hedatzeko Elkartea.
      ­ ÁNIMA, Bilboko Antzerkia eta Zinemaren Eskola.
      ­ ARTEBI, Musika, Arte Eszeniko eta Ikus-Arteetako Bilboko Eskola.
      ­ EAT, Gasteizko Eszena-Arte Tailerra.
      ­ AET, Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra.
      ­ UTOPIAN, Getxoko Antzerki Eskola.
      ­ ORTZAI, Antzerki eta Zinema Laborategia.
      ­ BAI, Bizkaiko Antzerki Ikastegia.

      Gaur egun Plataformak "Eszenikaren Alde" Facebook-eko profila dauka, eta egin nahi den edozein zalantza, galdera, atxikimendua edo kritikarako helbide elektroniko hau badu irekita ere.


  • arrow_icon  DANZA T: DANTZAKO LANGILEEN SAREA.

      2010etik, ADDE DANZA T. Dantzako langileen sareko kide da. Dantzako sektoreko zazpi elkartek osatutako estatu mailako plataforma da: DANESGA, PAD, APDCAN, APDCM, APDC, ADDE eta APDCV.

      Danza T elkartearen helburua dantzako profesionalen interes ekonomiko, sozial, profesional eta kulturalak babestea da, haien ordezkaritza eta sustapena egitea.

      Danza T elkartearen xedea dantzako profesionalen interesak babesteko, haiek ordezkatzeko eta sustatzeko, jardueren lankidetza-testuingurua ezartzea da.

      Elkarte guztien artean, Danza T elkarteak Espainiako 1.300 dantzako profesional baino gehiago ordezkatzen ditu.

      2009an hasi zuten sareko lana, taldeko lan egonkorra egiteko oinarriak ezarrita.
      2010eko apirilaren 9an, Madrilen bilera egin ostean, lankidetza hori sendotu eta Danza T elkartearen izenarekin sare berria sortu zen, lankidetzarako testuinguru-akordioa idatzita. Gerora, Madrilen ekainaren 11n egindako bileraren, eta Bartzelonan azaroaren 5ean eta 6an egindakoen ostean, Sarean beste elkarte batzuk sartzea eta bateratutako proiektuak planifikatzea aztertu zuten; etorkizunerako ekintza-planak ere prestatu dira.

      Aldi berean, 2010ean, Danza T elkarteak honela jokatu zuen:

      • Europa Hegoaldean Elkarrizketa Sozialari buruzko Txostenaren zirriborroari zuzenketak eginez, Espainian Dantzako Profesionalen sindikatuen egoerari dagokionez. Partaidetza horrekin, txostenak modu errealean islatu zuen Espainian Dantzako Profesionalen elkarteek duten egoera.

      • Artisten Nazioarteko Federazioak (FIA, gaztelaniaz) sustatutako dantzako profesionalen lan-trantsizioen mapak aztertzeko landa-lana egiten parte hartu zuen. Danza-T elkarteak Estatuko egoerari dagokion informazioa eman du.

      • “Dantzako profesionalen eta zoruen arteko elkarrekintza. Zoru eszenikoak eta entseguetarako zoruak. Hurbilketa soziologikoa eta prebentzionista” proiektuan parte hartu zuen. Ikerketa hori FAEEk bultzatu zuen, INAEMen laguntzarekin, eta azterketaren lehen faseko landa-lanean laguntzen ari gara.

      2011 oinarriak ezartzeko eta Danza T elkarteari egitura emateko urtea izan da. Sarearen logoa eta webgunea sortu ditugu. Gainera, Danza T elkarteak 2011n INAEMen diru-laguntza jaso du hainbat proiektutan lan egiteko.


  • arrow_icon  PECA. SORTZAILEEN ETA ARTISTEN ESTATUKO PLATAFORMA.

      2010eko apirilean, ADDEk lehen aldiz parte hartu zuen PECAren topaketa batean. Topaketaren helburua sektore eszeniko ugarien arazo espezifikoei buruz hitz egitea zen, baita arazo horiek dituzten puntu komunak aztertzea ere.

      Sektore bakoitzeko lan-dokumentuek jaso beharko lituzketen gaien zerrenda eguneratu zen.

      • Gizarte Segurantza (altak eta bajak, kuotak, kotizazioak, prestazioak).

      • Amatasuna (prestazioak eta eragin profesionala).

      • Zerga-trataera (zeharkako –BEZa-, zuzenekoa –PFEZ- eta beste batzuk).

      • Egile-eskubideak eta Jabetza Intelektuala.

      • Trebakuntza (okupazionala, jarraitua eta arautua).

      • Trantsizio profesionalak.

      • Laneko baldintzak eta arriskuak.

      • Kontratazioa.

      • Hitzarmenak betetzea eta behatzea, jardunbide egokien kodeak edo autoerregulazioko sektorekako hitzarmenak.

      • Hitzarmen kolektibo lotesleak.

      • Elkarte profesionalen eta sindikatuen onarpena (ordezkagarritasuna, elkarrizketa, negoziazioa).

      Zerrenda hori oinarri hartuta, sektore bakoitzak bere bi dokumentuak egingo eta onartuko zituela zehaztu zuten: “egoera” eta “proposamena” biltzen zituztenak, hain zuzen ere. Dokumentu horien guztien bilketa izango da “Artistaren eta Sortzailearen Estatutuaren Liburu Zuria” liburuaren zirriborroa.


  • arrow_icon  BILERA, FORO ETA TOPAKETETAKO PARTAIDETZA.

      Dantzaren sektorearen edo Euskadiko sektore kulturalaren inguruko foro, topaketa edo eztabaidetan parte hartzearen aldekoak gara elkartean. ADDEk hauetan parte hartu du:

      Plataforma Eszenikaren Alde-ren agertzea Euskal Parlamentuan, 2013 urria.

      Plataforma Eszenikaren Alde sailburu eta sailburu ordearekin bilera, 2013 uztaila, azaroa.

      Plataforma Eszenikaren Alde Euskal Parlamentuan asistentzia, 2013 ekaina.

      Dantzabiz eta Dantzagunea-rekin bilera, 2013 iraila.

      Dantzabiz, Bizkaiko Dantza Etxea-rekin bilera, 2013 uztaila.

      Etxepare Euskal Institutuarekin bilera, 2013 maiatza, urria.

      Dantzabiz bilera, 2013 maiatza, azaroa.

      Clara Montero sailburuarekin bilera, 2013 maiatza.

      Plataforma Eszenikaren Alde bilera, 2013 martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, iraila, urria.

      Kultura sektorearekin bilera, 2013 otsaila.

      SGAE-rekin bilera, 2013 otsaila.

      José Uruñela dantza kontserbatorioarekin bilera, 2013 otsaila.

      Dantza-talde operatiboaren bilera, 2011ko azaroa

      Sorkuntza-fabriken aurkezpena, 2011ko urria

      Sorkuntza-fabriken aurkezpena, 2011ko ekaina

      Kultura 2.0 jardunaldia, 2011ko maiatza

      Bilera Harrobiarekin, 2011ko maiatza

      Dantza-talde operatiboaren bilera, 2011ko maiatza

      Zwap Pabiloiarekin bilera, 2011ko martxoa

      Preferia danza prentsaurrekoa (Dferia 2011), 2011ko martxoa

      DantzaBiz bilera, 2011ko martxoa

      Zirkuito danza prentsaurrekoa, 2011ko martxoa

      Sorkuntza-fabriken aurkezpena, 2011ko martxoa

      Eskenaren urteurrena, 2011ko otsaila

      Harrobia aurkezpena, 2011ko otsaila

      Goi mailako zentroaren aldeko plataformaren bilera, 2011ko otsaila

      DantzaBiz bilera, 2011ko urtarrila

      Sorkuntza Fabriken jardunaldiak, 2010eko abendua

      Bilerak EHUrekin, 2010eko urtarrila-azaroa

      Kulturen aldeko herritartasun kontratuaren zirriborroaren aurkezpena, 2010eko urria

      Enpresa kultural, sorkuntza-sektore eta enplegu-sorreraren inguruko bilera, Eusko Jaurlaritzak antolatuta, 2010eko ekaina

      Topaketak lehendakariarekin, 2010 maiatza-ekaina

      Arte eszenikoen goi mailako zentroaren aldeko plataforma, 2010eko urtarrila-otsaila-apirila

      Teatro Camposekin topaketa, 2010eko otsaila

      Escenium 2010eko otsaila

      Topaketa Feced-ekin, dantza-enpresa eta –konpainien estatuko federazioarekin, 2010ko otsaila

      DFERIA 2010eko urtarrila-otsaila