HASIERA
cas eus

directorio

 


   base de datos

      

 
 NEWSLETTER Bazkidetu!          
contact_icon Kontaktua:

Kudeaketa eta proiektu kordinazioa
info@addedantza.org

Komunikazioa eta bazkideei zerbitzuak
comunicacion@addedantza.org

Juan de Gardeazabal 3 bajo, 48004 Bilbao.
Horario de 10:00 a 14:00h.
Tel: 944 329 314 / 688 612 052

copy_iconaddedantza. Aviso legal.

ADDE BIRPENTSATZEKO JARDUNALDIA

2016ko maiatzaren 28an bilbu ginen Wikitokin Bilbo. ADDE ESZENANbirPENTSATU, ColaBoraBorako Txelu eta Martak gidatutako jardunaldian.

  • arrow_icon  JARDUNALDIAREN KONTAKETA

      Iragan den maiatzaren 28an, ADDEko lan-taldeak, batzorde nagusiak eta zuetako batzuk lanean aritu ginen ColaBoraBorako bi pertsonekin batera. Elkarteko birplanteamendu orokorra egiteko asmoz: helburuak, lan-egiturak, lan-ildoak eta ekimen eta bazkidearen zerbitzuak.

      ADDEko bazkideoi deitu genizuen eginkizun zehatz bati aurre egiteko: elkarteko “zertarakoak” birdefinitzeko.

      Zehaztutakoa, abiapuntutzat balioko digu; lan-hildo, ekimen eta antolakuntza egitura zehaztuko ditugularik..

      JARDUNALDIAREN KONTAKETA


  • arrow_icon  DEIALDIA

      ADDEko batzordeak eta lan-taldeak egindako balorazio prozesuaren ondoren, elkartearen egungo proposamena ez ote den bazkideen itxaropenekin bat etorriko pentsatzera eraman gaitu.
      Horregatik, ondorengo galdera egiten dugu: ADDEk zer egin dezake neregatik?, zuregatik beste bazakideengatik eta izan daitezkenengatik.
      Elkartearen birplanteamendu osoa egitea beharrezkoa dela uste dugu: bere herburuak, funtzionamendu egiturak, lan ildoak, proiektuak eta bazkideen zerbitzuak, bere osotasunean.
      Hau egiteko modu hoberena norbanako behar eta desiretatik eraikitzea dela uste dugu, gerora, ADDEk zer egin eta izan behar duen proiektatu ditzagun.


      Egun bakarrean egiteko lana erraza ez dela jakin arren, nonbaitetik hasi beharra daukagu. Lehen pausoa, elkartearen zertarakoak definitzea animatzen zaituztegu -bete behar dugun misioa-, hortik aurrera lan ildoak, proiektuak eta antolakuntza egitura jazarri ahal izateko.

      Argi daukagu elkarrekin egin behar dugun gauza dela, elkartearen etorkizuna zehaztea guztion ardura baita. Beraz, ADDEren inguruan hausnarketa eta talde-sorkuntza jardunaldira deitzen zaituztegu. Batetik, bazkideek izandako esperientziak hartuko ditugu mintzagai, eta bestetik, modu orokorrean dantza alorrean, etorkizun hurbilean behar diren ekintzen oinarriak zehaztuko ditugu.

      Garrantzisua da prozesuak elkartean biltzen diren ikuspuntu ezberdinak jasotzea. Bazkide guztiok bertaratzea ezin hobea izango litzateke denon artean etorkizuna definitzeko, denon ardura baita. Hala ere jabetzen gara hori ezinezkoa dela.
      Hortaz, (etorriko zareten edo ez alde batera utzita) bi gauzatzo eskatzen dizuegu:

      ▪ Zure iritziz ADDEk zuregatik egin dezakeena definitzeko 5 aditz.
      (Adibidez: ordezkatu, antolatu, eraiki, zabaldu, eragin...)

      ▪ Elkarteak lehentasunez aintzakotzat hartu beharko lituzkeen 5 hitz- alderdi.
      (Adibidez: formakuntza, politika publikoak, sorkuntza, erakustaldiak...)

      Erantzunak email batean bidali info@addedantza.org helbidera mesedez

      Agurtu aurretik gauza garrantzitsua: antolakuntza denbora izan dezagun, jardunaldiaren asistentzi baieztapenak mailatzaren 20 ostirala baino lehen bidali iezaiguzue info@addedantza.org helbidera.



  • arrow_icon  TESTIGANTZAK

      ‘Hainbat urteetan Hanburgo, Amberes, Madril eta Bartzelonan proiektu desberdinetan lanean ibili ondoren, Errenterira itzuli naiz bertan geratzeko asmoz. Bertako egoera aldatu da joan nintzenetik. Gure artean harremanetan jartzen gaituen profesionalen elkarte bat topatu dut, bertan egonkortasuna eta gure proiektuak elkarbanatzeko aukera eskaintzen digunak.’

      ‘Elkartean lan bikaina egiten duzuela iruditzen zait baina (Lindy Hop) Swing dantzak egiten ditut eta tokiz kanpo sentitzen dut nire burua. ;-)’

      ‘ADDEko batzar nagusira joan nintzen, bertan, lanbidearen egoera hobetuko zituen proiektu asko jarri zituzten mahai gainean baina niri elkartearen garapen erreala ikustea kosta egiten zait. Nere egunerokoan gauzak ez baitira aldatzen.’

      ‘ADDEk bazkideekin gertuko komunikazioa izatea gustatuko litzaidake. Agian, hainbat erakundeekin daukan elkarrizketa mota dela eta oso modu instituzionala erabiltzen du komunikazioetan eta horrek bazkideak egunerokoarengandik hurrundu ditzake.’

      ‘Hainbat urteotan ADDEko bazkide izan banaiz ere baja ematea erabaki dut, nire burua ez baitut ordezkatuta sentitzen. Egia esan, dantza arloan xarma galdu dut, abailduta dena utzi eta bide berri bat hastea erabaki dut.’

      ´Dantzaren profesionalok etengabeko formakuntza behar dugu, horregatik, bekak eta diru-laguntzak beharrezkoak ditugu atzerrira ateratzeko. Bizkaiko lurraldean, bekek adin mugak zituzten. ADDE, beste batzuen artean, Foru Aldundiak hau aldatzeko eta adin mugarik ez egoteko bitartekari izan zen. Horri esker, gaur egun Londonen nago formakuntza beka bati probetxua ateratzen.`