HASIERA
cas eus

directorio

 


   base de datos

      

 
 NEWSLETTER Bazkidetu!          
contact_icon Kontaktua:

Kudeaketa eta proiektu kordinazioa
info@addedantza.org

Komunikazioa eta bazkideei zerbitzuak
comunicacion@addedantza.org

Juan de Gardeazabal 3 bajo, 48004 Bilbao.
Horario de 10:00 a 14:00h.
Tel: 944 329 314 / 688 612 052

copy_iconaddedantza. Aviso legal.
INTERNAZIONALIZAZIOA

Dantza lanen katalogoa (http://www.addedantza.org/catalogo),  ADDEren ekimen bat da, Eusko Jaurlaritzaren kultura sustapenerako zuzendaritza eta Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean egina.

Egun, 36 dantza konpainia eta estilo eta ezaugarri desberdinetako 70 dantza lan biltzen dituen on-line tresna bat da, Euskal dantza koreografo eta konpainien kanporako erakusleihoa izan nahi duena.

2015 eta 2016. URTEAK

Euskadiko dantzaren egoeraren mapa egiteko ideiarekin egiten dugu lan. Sektorearen beharrak hobeto baloratzearren sortzaile eta konpainien bisibilitatea eta mugikortasunaren inguruan, bai erkidego mailan baita nazioartean ere.
Euskal Herrian dantzaren bisibilitatea landu eta parte hartzeko aukerak antzeman. Euskadin dagoeneko dauden ekimenak sendotu eta mikro ekintzak sustatzeaz gain, etorkizuneko nazioartekotze testuinguru bat sortzeko aukera aztertu.

Ekintza txikien segida 2015 eta 2016. urteetan burutzeko:
· El Graner-eko Cristina Alonsorekin topaketa. dFeria 2015.
· Bazkideei bidaltzeko inkesta.
· Circula 2016! Dantzaren sorkuntza eta formakuntzaren trena.
· dFeria 2016-ekin lankidetza.
· Euskal Dantzaren internazionalizaziorako hausnarketa mahaia.

Katalogoak bere ibilbidea jarraitzen du. Tresna gisa eguneratzen doa bai diseinuan bai egituran ere edukien informazioa areagotu eta eskuragarritasunean hobetzearren. Azken bi urte hauetan egondako tokiak hauek dira: IETM Bérgamo, Dance Base Escocia, FID Cataluña, Tanzmesse Alemania.

_

2013 eta 2014. URTEAK

2014. urtean, katalogoa nazioartekotze plan batean murgiltzen da, hobekuntza bide eta garapen aukerak identifikatzeko helburuarekin.

Plan honen barruan, azoka eta topaketa desberdinetara eramaten da katalogoa, Euskal konpaini eta sortzaileen lana ezagutzera eman eta aldi berean informazioa eskuratzeko.

Orain artean bisitaturiko tokiak: Fira Tárrega 2013, Feria de Huesca 2013, IETM Montpellier 2014, Burdeos Crossing, Exchanging Meeting: Questioning The Impacts Of Mobility 2014 topaketak, Tanzmesse 2014.

Topaketa hauetan harremanak sortu eta aukerak zabaldu dira, hauek garatzen gaude bide honetan lan egiten duten beste erakundeekin batera.