HASIERA
cas eus

directorio

 


   base de datos

      

 
 NEWSLETTER Bazkidetu!          
contact_icon Kontaktua:

Kudeaketa eta proiektu kordinazioa
info@addedantza.org

Komunikazioa eta bazkideei zerbitzuak
comunicacion@addedantza.org

Juan de Gardeazabal 3 bajo, 48004 Bilbao.
Horario de 10:00 a 14:00h.
Tel: 944 329 314 / 688 612 052

copy_iconaddedantza. Aviso legal.
ELKARTEAREN HISTORIA

ADDE 2003ko uztailan sortu zen, dantzak Euskadin zuen egoerari buruzko eztabaida-foro moduan. Hasierako bileren eta 2004ko uztaila bitartean, ADDE erakunde profesional moduan sortu zen formalki eta Kulturaren Euskal Planean lehen ekarpenak egiten hasi zen lehen batzorde txostengileetan eta haietatik eratorritako sektoreko bileretan parte hartuta.

2005ean eta 2006an, ADDE EHUrekin elkarlanean aritu zen Ikuskizunaren Arteak eta Zientziak Masterra martxan jarri aurreko bileretan eta sektoreko solaskide-lanarekin jarraitu zuen, Kultura Saileko jarduera-ildo orokorren eta programa zehatzen definizioan lagunduz, hala nola Dantzan Bilaka.

2007an eta 2008an, ADDEk profesionalizatzeko beharrezko urratsak eman zituen, bazkideen afiliatze formalari ekinez eta presentzia aktibatuz Hedapen-zerbitzuarekin eta Euskadin dantzako baliabideen gidarako aldez aurreko azterketarekin. Aldi hartan, ADDEk sektore-lana areagotu zuen Kulturaren Euskal Planaren barruko mahaiaren eta dantzako talde eragilearen arteko bileretan eta sektoreko beste eragile batzuekin izandako elkarrizketen bidez, Arte Eszenikoen Goi Mailako Zentroaren moduko ekimenetan.

2009an egituraren erabateko profesionalizazioaren alde egin zuen apustu elkarteak, kudeaketaz eta koordinazioaz arduratuko zen pertsona kontratatuz eta hainbat jarduera alorretako proiektuak abian jarriz. 2010ean, bazkideen komunikazioaz eta zerbitzuez arduratuko zen norbait kontratatu zen, horri esker, Euskadin dantzaren garapen profesionalaren beharretara egokitzeko gai izango zen kudeaketa-egitura finkatuz.

2009. urtetik, ADDEk funtzionamendu egonkorra izan du elkarte mailan, alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzari esker eta, bestetik, elkarteko kideei esker, zuzendaritza-batzordean eta antolatutako bileretan haien parte hartzearekin, iritziekin eta partaidetzarekin babesten baita proiektua eta izateko arrazoia ematen baitzaio.

Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, elkarte den aldetik, hainbat erronka eta helburu ditu aurrera begira eta datozen urteetan epe ertainean betetzea espero du. Hauek dira helburuak:
• Ordezkaritza areagotzea.
• Baliabide ekonomikoak areagotzea eta dibertsifikatzea.
• Barne-antolaketa eta komunikazioa hobetzea.

ADDEk dio kudeaketa-egituren pixkanakako profesionalizazioa dela helburuak aurrera eramateko modurik eraginkorrena, estatutuetan hitzartutako funtzionamendu-arauetatik abiatuta, betiere, eta barne gardentasuneko, ordezkaritzako eta demokraziako oinarrizko irizpideen mendean.