HASIERA
cas eus

directorio

 


   base de datos

      

 
 NEWSLETTER Bazkidetu!          
contact_icon Kontaktua:

Kudeaketa eta proiektu kordinazioa
info@addedantza.org

Komunikazioa eta bazkideei zerbitzuak
comunicacion@addedantza.org

Juan de Gardeazabal 3 bajo, 48004 Bilbao.
Horario de 10:00 a 14:00h.
Tel: 944 329 314 / 688 612 052

copy_iconaddedantza. Aviso legal.
PRESTAKUNTZA

ADDEk elkarte eta eragile-ordezkari moduan egin nahi du lan sektorean, profesionalen prestakuntzan, nagusiki profesionalizazio-prozesuekin lotutako gaietan (kudeaketa, ekoizpena...).

Elkarteak bide horretan egiten du lan, ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak antolatuz. Era berean, profesionalen birziklapenean eta prestakuntza fisiko teknikoan eragiten du, haientzako entrenamendu jarraitua antolatuz eta koordinatuz.

Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak etengabeko elkarrizketa mantendu nahi du bazkideekin, prestakuntzaren inguruko haien eskaera jakinei arreta eskaintzeko eta, horrela, haiei erantzuna eman ahal izateko.


AURREKO URTEETAN

  • arrow_icon  “EUSKAL DANTZA LANEN KATALOGOA”
           DIAGNOSTIKO ETA NAZIOARTEKOTZE PLANA.

      2014. urtean, ADDEk garatutako dantza lanen katalogora zuzenduz, barne-formakuntzarengatik egin dugu apustu.

      Toni Gonzalez escena internacional BCN -ren aholkularitzapean, ADDEk egindako dantza lalen katalogoan parte hartzen duten konpainia eta sortzaileentzako nazioartekotze plan bat garatu dugu.

      Aipatutako aholkularitzak hiru bloke izan ditu oinarri: proiektuaren eta bere inguruaren ezagutzea, katalogoaren ekintzak eta nazioartekotze plana, ekintza zerrenda.


  • arrow_icon   AHOLKULARITZA JARDUNALDIAK. EUSKADIKO DANTZA PROFESIONALEN HEZIKETA
          HAUSNARKETAK ETA ERRONKA PARTEKATUAK.
          2013-ko azaroak 16 eta 23. Alhóndigabilbao. Bilbo.

      ADDEk Euskal Herriko Dantza Profesionalen heziketa babesten jarraitzen du.
      Gogora ekartzen dugu:

      2012. urtean.
      ADDEk AIC, Gestión de Capital Intelectual S,A-ren zerbitzuak kontratatzen ditu, EAEn dantza sektoreko profesionalen hezkuntza beharren diagnostikoa egiteko.
      Honen helburu nagusia, profesionalei zuzendutako Hezkuntza beharren mapa orokor bat osatzea zen, ondoren, beste sektoreek eskaintzen duten bezala, Lanbideren bidez lanerako formakuntza programak edo ikastaroak eskaini ahal izateko.

      Zuetako askok, ikerketa honetan parte hartuko zenuten, bai galdeketa bati erantzunez, elkarrizketa telefonikoz edo elkarrizketa pertsonalak eginez.

      Dakizuen bezala, txoztena egin, onartu eta subentzionatua izan zen Lanbide Euskal enplegu zerbitzuarengatik eta Hobetuzek kudeatuta.

      2013. urtean.
      Behin diagnostikoa eginda eta Hobetuzek onartuta, orain, Hobetuz-en Formakuntza Plan bat aurkezteko interesa duenari aholkularitza eskaintzen da.

      Horretarako bi formakuntza jardunaldi antolatu ditugu, hauek profesionalentzako heziketa eskaintzen duten eragileei eta heziketa lan horri heltzeko prest leudeken profesional eta entitateei zuzenduta daude.

      Jardunaldi hauetan, formakuntza entitate bakoitzeko formakuntza proposamenak aztertu eta aholkularitza pertsonalizatua egingo da eta modu bateratuan ausnartuko da.

      Hobetuz-en apostu erreferente eta aintzindaria da Dantza sektorean.

      Izen-emateak: info@addedantza.org | 944 329 314 | 688 612 052 | Azaroak 13 Asteazkena baino lehen.

      Antolatzaileak:
      ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea. AIC, Gestión de Capital Intelectual S.A.
      Laguntzaileak:
      Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila. AlhóndigaBilbao.



  • arrow_icon  IKASTAROA. BIDEO EDIZIOA HASTAPENAK. FINAL CUT EXPRESS 4.
          2012-ko azaroak 19, 20, 21, 22. Bilbaoeszena. Bilbo.

      ADDEk Bilbaoeszenarekin elkarlanean antolatutako ikastaroa.
      Bilbaoeszenan izango da ikastaroa datorren Azaroak 19, 20, 21 eta 22 egunetan.
      Ordutegia: 16.00-tatik 20.00-tara.

      Emailea: Pedro Salgado.

      Behar Teknikoak:
      Partaide bakoitzak bere ekipoa ekarri beharko du Mac Intel Prozesadoreduna.
      Mac OS X bertsioa 10.5.8 edo hurrengoak.
      RAM 1 GB gomendatua.
      5 GB espazioa disko gogorrean erabilgarri.

      Ikastaroaren prezioa:
      90 euro. Ez bazkideak.
      50 euro. Bazkideak: ADDE, Gipuzkoako Dantza Elkartea eta EAB.

      Izena-emateko bidali mezu bat e-posta honetarainfo@addedantza.org edo deitu 688 612 052 telefonora 10.00-etatik 14.00-tara azaoaren 12-a baino lehen.




  • arrow_icon  MARTA OLIVERESekin IKASTAROA: PROIEKTU ARTISTIKO BAT FINANTZIATZEKO REKURTSOAK
          2011 Urriak 6 osteguna eta 7 ostirala. Bilboeszena. Bilbo


      Ikastaro hau 2011-ko Urriak 6 eta 7-an burutu zen, ordutegia 9:00-tatik 14:00-tara izan zen Bilboeszenarekin elkarlanean.

      Ikastaroaren emailea: Marta Oliveres.
      "M.O.T. management y gestión cultural".

      Ikastaroaren edukia honela egituratu zen:

      6 Osteguna:
      · Proiektu baten finantziazioa nola planifikatu.
      · Festibalak eta estruktura koprodukzio proiektuentzako modelo eta formulak.
      · Ezberdindu koproduktorea, pre-salmentak eta kolaboratzaileak.
      · Erresidentziak: teknikoak, artistikoak, nola finantziatu daitezke?.
      · Egungo subentzioak eta bekak, finantziatzeko formula bakarrak al dira?.
      · Nola bilatu rekurtso pribatuak?.
      · “COWORKING”-a edo enpresen mintegiak.
      · Europear laguntzak.

      7 Ostirala:
      · Parte hartzaileak proposatzen duten 2 proiektu artistikoekin lana egin eta crownfunding plataformak bezala aurkeztu.
      · Finantziazio formula bat ideatu.

          





  • arrow_icon  PRODUKZIO ESZENIKOKO IKASTAROA
          2010eko Azaroa. Bilbo

      2010eko azaroan, ADDEk produkzio eszenikoko ikastaroa antolatu zuen profesionalen eskaerei erantzuna emateko.

      Ikastaroa Pío Ortiz de Pinedok eman zuen –Larrua creaciones SM eta Hortzmuga konpainiako gerentea eta ESKENAko zuzendaritza batzordekidea–-.

      Ikastaroa lau egunetan antolatu zen, azaroak 9, 16, 23 eta 30, hiru orduko saioetan. Saioetan produkzio eszenikoko proiektuaren faseak berrikusi ziren, proiektuaren aurreikuspena, diseinua eta planifikazioa azpimarratuta.

      1- Produkzio eszenikoa.

      2.- Produkzio aurrekoa eta salmenta aurrekoa.

      3.- Produkzioko diseinua:
      Produkzioa planifikatzea
      Ekipoa. Antolaketa
      Lanak eta iraupena

      4.- Bideragarritasun-azterketa:
      Kostuen analisia
      Aurrekontuaren definizioa

      5.- Finantziazio-plana:
      Berezko finantziazioa/finantziazio pribatua
      Koprodukzioa

      6.- Produkzioaren kontrol ekonomikoa:
      Diruzaintzako cash-flow kontrola

      7.- Proiektuaren esplotazioa.

          




  • arrow_icon  MUGIMENDUAREN ANALISIARI / KOREOLOGIARI BURUZKO IKASTAROA
          2010eko Urriaren 30 eta 31. Donostia

      Ikastaroa 2010eko urriaren 30 eta 31n antolatu zen, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era, Donostiako Artelekuren instalazioetan, Gipuzkoako Dantzagunea-Artelekuren laguntzarekin.

      Ikastaroa Eva Recachak –London Contemporary Dance School (Londres) eta CSD María de Ávila (Madril) ikastetxeetan koreologiako irakaslea denak– eman zuen.

      Ikastaroko edukia honela egituratu zen:

      Larunbata 30
      EREDU KOREOLOGIKORAKO SARRERA
      BEROKETA
      EKINTZAK
      DINAMIKAK/ERRITMOA
      DINAMIKAK/ESFORTZUA
      HIRU ABIAPUNTU

      Igandea 31
      BEROKETA
      ESPAZIOA/FORMA
      FORMA/ERRITMO KIDETASUNA
      ESPAZIOA/ESPAZIOKO EGITURAK
      MUGIMENDUAREN EDUKIA
      Les Noces BIDEOAREN ANALISIA

      Horrez gain, ikastaroa ADDE eta EHUko ikuskizunaren arteak eta zientziak masterraren artean lehen lankidetza sortzeko lehen urratsa izan zen. Lankidetza horrek masterreko ikasleentzako master class-aren baterako kudeaketari esker hartu zuen forma. Master class saioa Kultur Leioa entsegu-aretoan egin zen, urriaren 29an (ostirala), 09:00etatik 14:00etara.




  • arrow_icon  “NOLA LANDU DIRU-LAGUNTZA PROIEKTUA DANTZAREN SEKTOREAN” IKASTAROA
          2010eko Maiatza. Bilbo

      2010eko maiatzean, ADDEk –Bilboeszenak lagunduta– ikastaroa antolatu zuen dantzaren sektorean diru-laguntza proiektua aurkezteko zenbait gako eskaintzeko xedearekin.

      Ikastaro hori Pío Ortiz de Pinedok eman zuen –Larrua creaciones SM eta Hortzmuga konpainiako gerentea eta ESKENAko zuzendaritzako batzordekidea–-.

      Ikastaroa maiatzaren 4, 11, 18 eta 25ean izan zen, 16:00etatik 19:00etara, Bilboko Bilboeszenako lokaletan.

      Ikastaroaren helburuak

      Ikastaroaren xedea diru-laguntza publikoaren eskaeraren testuinguruan sorkuntza eta produkzio proiektuaren elaborazio-prozesurako egituratutako hurbilketa eskaintzea zen eta bestelako diru-laguntzetan ohikoak diren edukiak landu ziren arren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean Dantzarako laguntza-programan eskaintzen diren sorkuntza eta produkziorako diru-laguntzetan oinarritu zen.

      Edukiak

      Ikastaroa hilabetean zeharreko lau saiotan egituratu zen. Saio bakoitza azalpen orokorraren eta kasu jakinen edo bertaratutakoen galderen inguruan antolatu zen; malgutasunarekin landu beharreko gaietan.

      Lehen saioa: maiatzak 4
      Diru-laguntzaren aginduaren analisia: ekarri beharreko dokumentazioa (dokumentazio administratiboa, proiektuaren memoria, eranskinak) balorazio-irizpideak, justifikazioak, beste laguntza-bide batzuk

      Bigarren saioa: maiatzak 11
      Proiektuaren garapena: produkzioaren urratsak nola islatu, ideiatik hasita estreinaldiraino, etorkizuneko banaketa kontuan izanda. Memoria artistiko eta teknikoaren garapena, autore-eskubideak, dokumentazio osagarria.

      Hirugarren saioa: maiatzak 18
      Aurrekontua egitea: xehatutako aurrekontua egitean kontuan hartu beharreko kontzeptuak, funtzioen araberako kostua, estreinaldiaren ondorengo esplotazio-plana.

      Laugarren saioa: maiatzak 25
      Proiektuaren aurkezpena: kontuan hartu beharreko oinarrizko atalak (aurkibidea, dokumentazio grafikoa, kontaktua). Testuinguru lehiakorrean beste proiektuetatik bereizteko gakoak. Proiektuaren defentsa balorazio mahaiaren aurrean.

          




  • arrow_icon  MASTER CLASS MARTA OLIVERES-EKIN
          2009 Azaroa. Bilbo

      Dantza profesionalen babesa ezaren aurrean kudeaketa, produkzio, eta banaketa gaietan, eta sektorearen formakuntza eskariei kasu egiten, ADDE-k erantzun bat ematea erabaki zuen, formakuntza jardunaldiak antolatuz, urteetan jardunaldi desberdinak egiteko intentzioarekin.

      2009-an Muelle 3-en lokaletan Bilbon, lehenengo edizioa burutu zen, Marta oliveres izan zen 6 ordutako Master class hauen emailea.

      Master Class honetan landu ziren gaiak :
      • MOM / EL VIVERO empresaren moduaren sarrera. Marka baten sendotzea.
      • Egungo Espainiar merkatua arte eszeniko ez konbentzionalentzako.
      • Promozio kanpainak: erraminta berriak, youtube, facebook, sarea zaharkituta dago?
      • Adibide praktikoa: partaideak definitzear dagoen proiektu baten garapena egin eta dauden alderdi desberdinak taldeetan landu, azkartasun eta emaitza azalpena eginez.

      M.O.T. Management y gestión cultural
      Desde 1991 Marta Oliveres ha trabajado con diferentes artistas y compañías del panorama cultural catalán. M.O.T. ha sido consecuente con una línea muy concreta de artistas y de performances. Actualmente M.O.T. dispone de dos áreas de gestión donde se sitúan los diferentes artistas vinculados a M.O.T.: M.O.M y El Vivero.

      M.O.M es un área que se dedica a la distribución y producción de las actividades de los artistas. Todos estos artistas tienen su propio marco empresarial (sociedad limitada o asociación). M.O.M. es el departamento de distribución nacional e internacional de estas empresas. M.O.M colabora con EL CANAL Centre D'Arts Escèniques Salt/Girona para la distribución de BROSSALOBROSSOTDEBROSSAT de Carles Santos.

      El Vivero es una plataforma de gestión de artistas de diferentes disciplinas y lenguajes. No es una productora al uso. Se parte de la intención de trabajar juntos y en colaboración, no se establece ninguna relación de productor/artista empleado. Gestor/Artista forman un mismo equipo de gestión. Las decisiones de carácter empresarial se toman en común acuerdo con el artista, haciéndole así partícipe de la gestión administrativa de su propio proyecto.
      M.O.M / El Vivero es miembro del IETM.