HASIERA
cas eus

directorio

 


   base de datos

      

 
 NEWSLETTER Bazkidetu!          
contact_icon Kontaktua:

Kudeaketa eta proiektu kordinazioa
info@addedantza.org

Komunikazioa eta bazkideei zerbitzuak
comunicacion@addedantza.org

Juan de Gardeazabal 3 bajo, 48004 Bilbao.
Horario de 10:00 a 14:00h.
Tel: 944 329 314 / 688 612 052

copy_iconaddedantza. Aviso legal.
KUDEAKETA-EGITURA

Ohiko edo ezohiko batzar orokorra, azken batean, elkartearen funtzionamendua arautzen duen erabaki- eta onarpen-organoa da. Urtero bertaratzeko deialdia egiten zaie ADDE elkarteko bazkide guztiei. Elkartean izaera demokratikoa lantzen da erabakiak hartzean, baita erabateko gardentasuna ere bazkideen artean informazioa trukatzean.

Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea bazkideek, zuzendaritza-batzordeak eta kudeaketa-egitura osatzen duten pertsonek osatzen dute eta elkarlanean jarduten dute koordinazioari, komunikazioari eta gardentasunari esker.


Zuzendaritza-batzordea

Batzarrak elkarteko sei kidez osatutako zuzendaritza-batzordeko ordezkariak aukeratzen ditu urtero. Egungo zuzendaritza-batzordea, 2016ko abenduaren 17an ezohiko batzarrean aukeratua, hauek osatzen dute:

• Lehendakaria: Ana Capilla

• Lehendakariordea: Gabriel Ocina

• Idazkaria: Atxarte López de Munain

• Diruzaina: María Martin

• Batzordekidea: Natalia García

• Batzordekidea: Leire Amonarriz

Zuzendaritza-batzordearen erantzukizuna da elkartearen funtzionamendua zuzentzea eta bazkideekin eta kudeaketa-egitura osatzen dutenekin komunikazioan batzarrean onartutako proiektuak aurrera eramatea, horiek arduratuko baitira exekutatzeaz eta elkartearen egunerokotasunaz. Batzordea hilean behin elkartzen da elkarteko jarduera-ildoak definitu eta bulegora eramateko.


Kudeaketa taldea

ADDEk kudeaketaren erabateko profesionalizazioaren aldeko apustua egin du. Elkarteko kudeaketa taldea kudeaketaren arduradunak eta bazkideen komunikazioaz eta zerbitzuez arduratzen denak osatzen dute. Talde hori etengabeko koordinazioan eta komunikazioan aritzen da zuzendaritza-batzordearekin eta bazkideekin, zuzendaritza-batzordeko bileretan finkatutako lana aurrera ateratzeko.


Estatutuak

ADDE irabazi asmorik gabeko elkarte profesionala da eta 2009ko uztailaren 23an aldatu ziren azkeneko aldiz elkarteko estatutuak. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea 1977ko apirilaren 1eko 19/1977 Legeak, sindikatuetan elkartzeko eskubideari buruzkoak eta horren garapen arautzaileak, xedatutakoari lotzen zaio.