adde dantza
adde dantza
Kalea
Aretoa
Site Specific
i    LANA
        Sinopsia
        Fitxa artistikoa
        Bideoa


Dance & Music Creation "De Musas"
Nork kontatu zuen istorio hau lehen aldiz?
Zein ahotsek errepikatu zuten oihartzuna kondaira egin arte?

De Musas istorio ezaguna da, ikuspegi ezberdin batetik kontatua.

Ikuskizunak erruaren nozioa zalantzan jarriz berrikusten du “Medusa” Greziako Gorgona ospetsuaren mitoa. Hala, munstro beldurgarriak alde batera utziz, aurreiritzirik eta kriminalizaziorik gabeko istorio bati bide ematen dio, zeinetan protagonistarekin identifikatuta sentitzea erraza den.

Alderantzizko kronologia baten bitartez, jainkoek eta gizonek zigortutako emakume baten bizipen eta sentimendu kontraesankorretaz jabetuko gara.

Aurpegi ezberdinekin eta leku ezberdinetan errepikatzen den istorioa.
Iraganari, orainari eta -soilik agian- etorkizunari buruz, hitz egiten duen kanta errepikakorra.

Zenbat Medusari luzatu diozu eskua?
Zenbat Poseidoneri gelditu dizkiozu oinak?
Zenbat Athenea ulertzen saiatu zara?
Zenbat dakigu benetan inguratzen gaituen pertsona bakoitzaren historiari buruz?
Argazkia Yves-Aymar Koffi / @aymar_koffi
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.