adde dantza
adde dantza
Kalea
Aretoa
Site Specific
i    LANA
        Sinopsia
        Fitxa artistikoa
        Bideoa


Manu Gaigne eta Jone Amezaga "Remedios Vals"
Ideia bat sortu, denbora, ideia suntsitu. Etengabe gertatzen zaigun zerbait da eta guk vals batekin erantzuten diogu. Absurdoaren erreinuan elkar aurkitu arte.
Bila eta bila, froga eta froga ibili ondoren hasierako ideiara itzultzearen sentsazioa. (Edo) Ideia ona da, (edo) zuk ez duzu ideia hoberik.
Zentzugabekeriak jositako 3/4ko konpas zentzudunek zirrara eragiten digute, mugitu egiten gaituzte. Itsasoaren tripak mugitzen diren moduan hau bare dagoenean.
Gure arteko hizkuntza deszifratzen ari gara, lortzen dugunean berriz ere hasieratik hasteko. Kodigoa biluztearen arriskua hartu eta gordinik zerbitzatzea erabaki dugu, plater sakon edo zapalean joango den jakin beharrik gabe. Lasai, sagarrak irensten lagunduko digu.
Hau da Remedios Vals, gurekin dantzatu nahi?
Argazkia Etanowski
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.