adde dantza

 

OHIKO GALDERAK

Noiz izango da deialdia, zenbatero irekitzen da?

2019ko deialdia urtarrilaren 7 astelehenean irekiko da eta urtarrilaren 27 igandean itxiko da. Deialdia urtean behin egiten da.

Zein dantza lanek dute sartzeko aukera?

Euskal konpainia, kolektibo eta sortzaileen lan profesionalak sartuko dira.
2014. urteaz geroztik estreinatu diren lanak.

Zenbat ikuskizun bidali ditzaket?

Konpainia, kolektibo edo sortzaile bakoitzak gehiengoz 3 dantza-lan argitaratuko ditu.

Nola baloratzen da lan profesionala den ala ez?

Bi irizpide ditugu:
Erakunde edo entitate bati laguntza eskaera egin izatea, diru-laguntzak edo egonaldiak.
Eskaerarik egon ezean, konpainiaren ibilbidea baloratuko da: azken hiru urteetan ekoizpen eszeniko bat egin izana eta gainera azken hiru urteetan egindako boloen zerrenda eta hauen partaideen ibilbidea hartuko da kontuan.

ADDEko bazkidea izan behar dut nire lana bertan agertzeko?

Ez da nahitaezkoa ADDEko bazkide izatea, baina bazkideek doan sartuko dituzte beraien lanak eta ez bakideek kuota bat ordaindu behar dute lan bakoitzeko.
Ikuskizun 1: 70,00 euro.
2 edo 3 ikuskizun: 110,00 euro.

Oraindik ez dut nire azken lana estreinatu, katalogoan sar dezaket?

Estreinatu gabeko lanak sar daitezke baldin eta aurre estreinatuta badaude eta eskatzen dugun material eta informazio guztia bidaltzen bada. Ez baduzu promozio bideoa eginda adibidez ez dugu onartuko.

Katalogoa 4 hizkuntzatan dago itzulita, hizkuntza guztietan bidali behar dut informazioa?

Ez, informazioa euskaraz eta gazteleraz bidali behar da. Ingelesa eta frantsesara itzulpenak ADDEtik kudeatzen ditugu.

ADDEk itzulpen zerbitzua dauka?

Ez, euskara eta gaztelerako testuak zuen kontu dira. Mankomunitate eta herrietan egoten dira testuak euskaratzeko doako zerbitzuak.

Oraindik zalantzak badituzu idatzi comunicacion@addedantza.org edo catalogo@addedantza.org helbideetara.

Mila esker!