adde dantza
adde dantza

NEREA MARTÍNEZ
"Biraka"

Dantza mota: Dantza Garaikidea

Erakusketa lekua: Aretoa

Iraupena: 45 minutu

Estreinaldiaren data: 2017


Argazkia Borja Preciado

Sinopsia

“Erronka pertsonala de Biraka; neure memoria arakatzeko desira, nintzen eta naizen gorputzaren arteko bidaia egiteko grina. Neure sustraiei omenaldia.”

Euskal dantza tradizionalaren eta dantza garaikidearen arteko loturak ditu aztergai lan honek, mundu biak uztartuz. Lengoaia garaikide batetik abiaturik, Euskal Kulturarekin elkarrizketa koreografikoa sortzen du, tradizioaren elementuen berrirakurketa eginez. Txalapartak euskal izaera indartu eta kutsu garaikidea ematen dio lanari, haren atonaltasuna, berrikuntza eta esperimentazio-gaitasuna aintzat hartuta.

“Abiapuntu pertsonal batetik, sustraiak (jatorri eta hasiera) beren sakontasunean adierazten dira agertokian. Beren buruaren eta ingurukoen gain biraka dabiltzala, behar duten guztia xurgatzen dute, aberastuz eta espazio berri bat sortuz: neure espazioa.”

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua
Aretoa
Estreinua
2017
Iraupena
45 minutu
Zuzendaria
Nerea Martínez Martín
Koreografoa
Nerea Mart
Interpretatzailea(k)
Nerea Martinez
Testua
Ez
Hizkuntza(k)
-
Musika/soinua
Txalaparta bizia. Musikariak: Argibel Euba, Eneko Uribe
Argiztapena
Zigor Gorostiola
Eszenografia
Babel Studio
Jantziak
Monica Lavandera
Besteak
-
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
6m x 8m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
3
Giran joaten den jende kopurua
3 - 4

Bideoa

Irudiak

Fotografía Borja Preciado
Fotografía Jesús Robisco

Konpainia

Portugaleten jaioa, Elai-Alai euskal dantza eta musika taldean hasi zen dantzan Nerea.

Ana Rosa Tercerorekin trebatu zen Dantza Klasikoan, eta Matxalen Bilbaorekin, aldiz, Dantza Garaikidean. Heziketa Fisikoko Irakaskuntzan Diplomatua, dantzaren munduan sakontzea erabaki eta Burgoseko Dantza Eskola Profesionalean ikasi zuen, azken urtean Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jasoz.

Euskal Herriko eta Europa osoko maisu-maistra eta koreografoengandik ikasi du, Euskal Herriko, Suitzako eta beste hainbat herrialdetako konpainientzat dantzari bezala lan eginez.

Koreografo gisa ireki duen atal berri honetan, bakarkako proiektu baten erantzukizuna hartu du Biraka lanarekin. Aurretik, beste sortzaile batzuekin elkarlanean sortu izan ditu bere lanak.

Kontaktua

Nerea Martínez Martín

Telefonoa
(+34) 635 702 482
Email
nere_mar_mar@hotmail.com
Web
https://neremarmar.wixsite.com/nerea

Banaketa

Nerea Martínez Martín

Telefonoa
(+34) 635 702 482
Email
nere_mar_mar@hotmail.com
Web
https://neremarmar.wixsite.com/nerea
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.