adde dantza
adde dantza

IGOR + MORENO
"Idiot-Syncrasy"

Dantza mota: Lenguai Eszeniko Berriak
Dantza Garaikidea

Erakusketa lekua: Aretoa

Iraupena: 60 minutu

Estreinaldiaren data: 2014


Argazkia Alicia Clarke

Sinopsia

Idiot-Syncrasy ikuskizunak dantzak aldaketarako agente izateko duen gaitasunari leku hematen dio. Lan dibertigarri eta energetiko hau aktibismo, erresistentzia eta harremanei buruzko esplorazio politiko bat da.

Errepikapenaren eta iraunkortasunaren bidez, Igor eta Morenok ikuslegoa momentu batez pausatu eta dagoeneko dugunari arreta jarri eta norbanak aurrera egiteko duen gaitasuna ospatzera gonbidatzen dute.

Ikuskizuna Sardiniako abesti tradizional batekin hasten da, eta pixkanaka pixkanaka abeste honen pultsua jauzian bihurtzen da. Igor eta Morenok 45 minutuz jarraituko dute espazioan zehar saltoka, alde batetik desagertu eta kontrako aldetik azalduz, edota kopa pare batekin ikuslegoarekin topa eginez.

Saltoka jarraitzen duten eran tentsioa hazten doa, marrazki koreografikoak eginez ikusleak ipnotizatuz eta konturatzerako Igor eta Moreno heuren ardatzaren inguruan giraka daude, inoiz talka egin gabe dabiltzan sateliteak balira bezala bueltaka. Eta bat-batean dena gelditu egiten da - airean zintzilik utzi izan baligu bezala sentiaraziz.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Lenguai Eszeniko Berriak
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua
Aretoa
Estreinua
2014
Iraupena
60 minutu
Zuzendaria
Igor Urzelai, Moreno Solinas
Koreografoa
Igor Urzelai, Moreno Solinas
Interpretatzailea(k)
Igor Urzelai, Moreno Solinas
Testua
Ez
Hizkuntza(k)
-
Musika/soinua
Alberto Ruiz Soler
Argiztapena
Seth Rook Williams
Eszenografia
KasperSophie
Jantziak
KasperSophie
Besteak
-
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
8m x 8m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
2
Giran joaten den jende kopurua
4

Bideoa

Irudiak

Fotografía Alicia Clarke
Fotografía Alicia Clarke

Konpainia

“Igor+Moreno” Igor Urzelai (Euskadi, 1983) eta Moreno Solinas (Sardinia, 1987) zuzendutako dantza garaikideko konpainia da. 2012an sortu zenetik bere lana mundu osoan gogotsu jaso dute bai ikusle zein kritikariek, hainbat sarietarako nominazio jasoz, hala nola, Total Theatre Award eta National Dance Awards besteak beste.

Igor+Moreno-ren lanetan umorea eta zorroztasun kontzeptualak bat egiten dute. Igor eta Moreno gizakia horren animali berezia egiten dutenetik abiatzen dira eta irakurketa bakar bat eman gabe beren ideiak partekatzeko esparru bat sortu nahi dute. Inspirazioa hitzaren aurretik datorren guztian aurkituz, arreta guztiok dugun gauza bakarreruntz eramaten dute: gorputzera.

Igor Urzelai eta Moreno Solinas artista asoziatuak dira The Place (London) eta TIR danza (Italia) instituzioetan, Sardiniako "S'ALA spazio per artistx" kolektiboaren parte dira eta Sassari-ko "DSD" dantza jaialdiko zuzendaritza artistikoan elkarlanean aritzen dira.

Kontaktua

Igor Urzelai

Telefonoa
(+34) 653 724 149
Email
contact@igorandmoreno.com
Web
http://igorandmoreno.com/

Banaketa

Sarah P. Maguire

Telefonoa
(+447) 515 633 971
Email
sarah@igorandmoreno.com
Web
http://igorandmoreno.com/
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.