adde dantza
adde dantza

OSA+MUJIKA
"Suddenly III"

Dantza mota: Dantza Garaikidea

Erakusketa lekua: Aretoa

Iraupena: 50 minutu

Estreinaldiaren data: 2018


Argazkia Mariló Miguez

Sinopsia

Suddenly III segundu batez geldiarazten gaituzten bihozkadetatik abiatuta sortu da. Burutazio horiek, arrisku baten aurrean gaudela ohartarazten gaituzten seinaleak besterik ez dira, garunak kontuz ibiltzeko gogorarazteko erabiltzen duen sistema bat. Baina zer gertatuko da bihozkada horiei kasu egitea erabakitzen badut? Zer salto egiten badut? Zer tiro egiten badut? Zer musukatzen badut?

Pieza honek, bihozkada hauei jarraitzearen ondorioak islatzen ditu. Batzuetan, erokeria hauei esker jarraitzen dugu bizirik, oreka neutro batean bizitzea baino askoz aberasgarriagoa baita jauzi egitea.

Lengoaia koreografiko bizia duen eta mugimendu energetikoez eta irudiz beterik dagoen obra bisual bat da Suddenly III eta bere helburu nagusia irudi guzti hauek ikuslearen memorian geratzea da.

Suddenly III 50 minutuko bakarkako pieza da, non dantzaria hainbat desio objeturekin erlazionatuko den: pistola bat, kaktus bat edo pertsona bat. Musika, argiztapena eta jantzien laguntzarekin (koreografia bezain garrantzitsuak diren elementuak) OSA+MUJIKAk arriskatzera bultzatzen gaituen barne bulkada honi kasu egitera gonbidatzen gaitu.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua
Aretoa
Estreinua
2018
Iraupena
50 minutu
Zuzendaria
Jaiotz Osa + Xabier Mujika
Koreografoa
Jaiotz Osa
Interpretatzailea(k)
Jaiotz Osa + Xabier Mujika
Testua
Ez
Hizkuntza(k)
-
Musika/soinua
Iñigo Telletxea (konponketak)
Argiztapena
Josu Murgia/Osa+Mujika
Eszenografia
Xabier Mujika
Jantziak
Xabier Mujika
Besteak
-
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
6m x 6m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
2
Giran joaten den jende kopurua
3

Bideoa

Irudiak

Fotografía Mariló Miguez
Fotografía Mariló Miguez

Konpainia

OSA+MUJIKA, Jaiotz Osa eta Xabier Mujikaren arteko topaketa artistikoa da, 2017an sortua. Bi mundu sortzaileren arteko elkartzea da: alde batetik dantza, eta bestetik jantzigintza eta eszenografia. Jaiotz dantzari eta koreografoa da, Xabierrek berriz, jantziak eta espazio eszenikoak diseinatzen ditu. Bien artean sortzen duten taldearen helburua bisualki indartsuak diren istorioak kontatzea da; burua dituzten irudiak sortzea, hauei forma eta zentzua ematea eta mugimenduaren bidez nahiz formatu audiobisualetan garatzea.
OSA+MUJIKA dantzan eta ikusentzunezko artean dituzten interesak asetzeko sortu da.

Lehenengo pieza, Suddenly, UPV-EHUren Mikel Laboa Katedraren eta Sortutakoak 10 Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin sortutako espazio ez konbentzonaletarako hamahiru minutuko bakarkako lana, RedAcieloAbierto 2017 sarean hautatua izan zen, baita Espainiako nahiz nazioarteko hainbat jaialditan dantzatua ere. Pieza honetatik abiatuta sortu zuten Suddenly III, 50 minutuko antzokiko lana, Danza a Escena 2019ko katalogoan hautatua.

Kontaktua

Jaiotz Osa

Telefonoa
(+34) 649 215 004
Email
osamujika@gmail.com
Web
http://osamujika.com/

Banaketa

Jaiotz Osa + Xabier Mujika

Telefonoa
(+34) 649 215 004
Email
osamujika@gmail.com
Web
http://osamujika.com/
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.