adde dantza
adde dantza

LAURA COBO
"Señor Smith"

Dantza mota: Dantza Garaikidea

Erakusketa lekua: Kalea, Aretoa, Site Specific

Iraupena: 15 minutu

Estreinaldiaren data: 2015


Argazkia

Sinopsia

“Señor Smith” Rodney Smith argazkilari estatubatuetarraren irudi onirikoek iradokitutako pieza bat da. Artista honen lanak surrealismoaren eragina eta konposizio gemotrikoak elkartzen ditu.

Mugimenduaren bidez, “Señor Smith” lanak argazkilariaren begiradari darizkion nostalgia, edertasuna eta leuntasuna adierazi nahi ditu, mundu magiko bat sortuz. Objektuek bizitza hartzen dute, argazkien paperatik atera eta ikusleekin elkarreragiten dute.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua
Kalea, Aretoa, Site Specific
Estreinua
2015
Iraupena
15 minutu
Zuzendaria
Laura Cobo
Koreografoa
Mar
Interpretatzailea(k)
María Andrés, Laura Cobo
Testua
Ez
Hizkuntza(k)
-
Musika/soinua
Eugen Moga, Uakti, Moderat
Argiztapena
-
Eszenografia
Laura Cobo
Jantziak
Laura Cobo
Besteak
-
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
6m x 6m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
2
Giran joaten den jende kopurua
2

Bideoa

Irudiak

Fotografía
Fotografía

Konpainia

Laura Cobok Santanderreko Belin Cabrillo dantza eskolan eman zituen lehenengo dantza pausuak.

Madrilgo Dantza Profesionaleko Errege Kontserbatorioan burutu zituen ikasketak, eta dantza garaikide arloan karrera amaierako ohiz kanpoko saria irabazi zuen. Halaber, dantza klasikoa ikasi zuen ACADE-n.

Dantzari gisa, Pedro Berdayes-ek sortutako “To be continued”, "Conser and Lab" eta "Allegro Ma non troppo", eta Jose Reches-en "Mala Carne" piezetan jokatu du.

Bestalde, hainbat maisukin ikasi du, Christine Tangüay, Aurora Bosch, Gloria García, Alain Gruttadauria, Sharon Fridman, Chevi Muraday, José Reches, eta Pedro Berdäyes-ekin besteak beste.

Sorkuntza arloan, koreografia onenari saria lortu zuen “Clics” lanarekin Torrelavega Hiriko lehiaketa entzutetsuan. Halaber, “Kukla” piezak aipamen berezia eskuratu zuen. Horretaz gain, Madrilgo Dantzako Errege Kontserbatorioko “Semana Interartística”-n dantzari eta koreografia onenei sariak eskuratu zituen.

2013. eta 2014. urtetan Burbuja Films-ek ekoiztutako “Escena en movimiento” eta “Día D” piezak koreografiatu zituen.

2012an Bilbora joan zen, eta Begoña Zabala Dantza Estudioan dantza klasiko eta garaikidezko irakasle dihardu ordutik.

Olatz de Andres-eren “Privolva Landing” lanean parte hartu du dantzari gisa Ludwigshafenko NOBallet lehiaketan (Alemania), eta Doos kolektiboaren “Después de todo” eta Loop en Dferia konpaniaren “Aquí y ahora” proiektuetan parte hartu du.

“Señor Smith” Laura Cobok Bizkaian zuzendutako lehenengo lana da.

Kontaktua

Laura Cobo

Telefonoa
+ (34) 636 566 327
Email
lauracobodanza@gmail.com
Web

Banaketa

Laura Cobo

Telefonoa
+ (34) 636 566 327
Email
lauracobodanza@gmail.com
Web

<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.