adde dantza
adde dantza

IDURRE AZKUE
"Dantzagurea"

Dantza mota: Dantza Garaikidea

Erakusketa lekua: Kalea, Aretoa, Site Specific

Iraupena: 42 minutu

Estreinaldiaren data: 2015


Argazkia Urtzi Mardaras

Sinopsia

Pieza hau dantzatzeko ekintza beraren ingurukoa da, dantzan egiteko plazerari, mugitu nahi dugun moduari bide eman eta sortzen den askatasun- espazio horren ingurukoa.
Esan dezakegu Dantzagurea kontzertu bat dela. Josebaren kontzertua, baina "dantza gorputz" batekin. Azterlan zehatz batean, soinuaren bibrazioak gorputzean nola eragiten duen, nola aldatzen duen, nola zirrara eragiten duen eta nola islatzen duen lantzen dugu. Eta, era berean, nola mugimenduak berak dardarazten duen espazioa eta arrastoak usten dituen bertan.

Josebaren musikak iradokitzen dizkidan dantza egiteko modu desberdinek eta ezagut daitezkeenek uzten dituzten kutsuak baliatuta, deformatuta eta haiez jabetuta.Presentzia eszenikoari dagokionez, eszenatokian egoteko eta hura betetzeko erarik naturalena eta hurbilekoena bilatzen dugu, zuzeneko kontzertuetako izpirituari heldu nahi diogu. Jada sortutako egitura batekin eta aurrez zehazturiko jarraibide eta ekintza batzuekin lan egiten badugu ere, lekua uzten diogu inprobisazioari.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua
Kalea, Aretoa, Site Specific
Estreinua
2015
Iraupena
42 minutu
Zuzendaria
Idurre Azkue
Koreografoa
Idurre Azkue
Interpretatzailea(k)
Joseba Irazoki, Idurre Azkue
Testua
Ez
Hizkuntza(k)
-
Musika/soinua
Joseba Irazoki
Argiztapena
Marc Cano
Eszenografia
-
Jantziak
Sinpatrón
Besteak
-
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
5m x 5m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
2
Giran joaten den jende kopurua
3

Bideoa

Irudiak

Fotografía Urtzi Mardaras
Fotografía Urtzi Mardaras

Konpainia

Zarautz, 1976.
Dantza garaikidearen arloko prestakuntza hartu zuen Bartzelonako Institut del Teatren eta Danat danza taldean dantzari lanetan hasi zen.
General Eléctrica taldeko kide izan zen non forma eszeniko berriak eta ikusleekin harremanak ikertzen zituzten. Societat Doctor Alonso taldearekin jarraitu zuen elkarlanean, Tomas Aragay eta Sofía Asenciok zuzendua,eta besteak beste, Rodrigo García eta Xavier Le Roy-rekin lan egin zuen.

“Gora bihotzak” eta “Hasta el final” bakarkako lanak sortu zituen Andrés Waksmanen zuzendaritzapean. Bere lehenengo ekoizpenak sortu zituen, “I love natura”, “Una altra història d’amor” Teo Baró artistarekin elkarlanean, eta “Domingo fantasma”.

Aldi berean Gestalt terapia eta psikoterapia integratzaileko prestakuntzak hartu zituen eta Benetako mugimendua praktikatzen hasi.

2012an Euskal herrira bueltatu eta dantzari/performer moduan aritu zen Idoia Zabaleta, Olatz de Andrés, Claudia Dias eta Sonia Gomezekin.
Dantzan Bilaka 2014 eta Bilboeszena 2015 bekak jaso ditu Dantzagurea bere pieza sortzeko Joseba Irazoki musikariarekin elkarlanean, eta Bilboko BAD jaialdian estrenatu dute.

Kontaktua

Idurre Azkue

Telefonoa
+ (34) 635 143 884
Email
aidurre@hotmail.com
Web
http://www.idurreazkue.com/

Banaketa

Idurre Azkue

Telefonoa
+ (34) 635 143 884
Email
aidurre@hotmail.com
Web
http://www.idurreazkue.com/
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.