adde dantza
adde dantza

AUKERAN DANTZA KONPAINIA
"Aukeran 20 Urte"

Dantza mota: Dantza Garaikidea
Euskal Dantzak

Erakusketa lekua: Aretoa

Iraupena: 80 minutu

Estreinaldiaren data: 2017


Argazkia David Herranz

Sinopsia

Aukeran Dantza Konpainiak bere 20. urteurrena ospatuko du ikuskizun berri batekin. Bere azken obretako koreografia ezagunenak berrikusi eta ospakizun honetarako espreski sortu dituen beste batzuk taularatuko ditu. Ainhoa Aierbe izango da ikusleak harrituko dituen proposamen eszeniko dotore eta zaindu honen zuzendari eszenikoa eta Mixel Ducau, zuzeneko musikaren zuzendaria.
Aukeran Dantza Konpainia Donostian finkatutako konpainia bat da, 1997an Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoak sortua. Harrezkero, ibilbide luze eta oparoa garatu du. Bere koreografiak dantza tradizionalak eta garaikideak nahasten dituelako nabarmentzen dira, dantza eta musika tradizionalen erritmoak eta arauak hautsiz, aldatuz, motelduz eta desegituratuz.
Ikuskizun honekin, 20 urteko ibilbide honetan gurekin egon diren artistei, profesionalei, lagunei eta batez ere, publikoari eskerrak eman nahi dizkiegu, beren kemena, sentsibilitatea, ardura eta artea partekatzeagatik.

Burnia lantzen duen etxeko sutargi,
fusioak tradizio dituen jai alai,
bideak berritzen dakien geltokia.
Izena duen guztia omen da:
Gernika, Maurizia…
Nola soinu, hala dantza,
Nola soina, hala jantzi,
Nola zeinu, hala mintza…
Aukeran, jalgi hadi dantzara!

Xabi Paya

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Garaikidea
Euskal Dantzak
Erakusketa lekua
Aretoa
Estreinua
2017
Iraupena
80 minutu
Zuzendaria
Edu Mururamendiaraz
Koreografoa
Edu Muruamendiaraz
Interpretatzailea(k)
Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Eneko Galdós, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Maier Muruamendiaraz, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun
Testua
Bai
Hizkuntza(k)
Euskara
Musika/soinua
Musikariak zuzenean: Mixel Ducau, Ińigo Egia, Xabi Solano, Xabier Zeberio
Argiztapena
Carlos Solano
Eszenografia
Aukera DK, Calos Solano
Jantziak
Oscar Armendariz
Besteak
-
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
10m x 10m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
22
Giran joaten den jende kopurua
25

Bideoa

Irudiak

Fotografía David Herranz
Fotografía David Herranz

Konpainia

Donostian 1997 urtean sortzen da Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez;
Dantza tradizionalaren eta garaikidearen mestizajean oinarritzen dira konpainiaren lanak, zenbaitetan musika eta dantza tradizionalaren erritmo bizia hautsiz, pausoak mantsotuz edota deseraikiz.
Hamar ikuskizun sortu eta ekoitzi ditu 20 urteko ibilbide oparo honetan: “Sutargi”, “Izena duen guztia omen da”, “Bideak", “10.urteurrena”, “GERNIKA, mihise gaineko dantza”, “Burnia”, “Geltokia”, “Fusioak”, “Maurizia” eta azkenekoa,” Aukeraren 20.urte”,(2017) konpainiaren obra nabarmenen ibilbide emozionalean sakontzeko aitzakia aproposa.
Euskal Herriko plaza eta antzokia nagusietan aritu da, baita kanpoko hainbat jaialdi eta herritan ere: Gaztela-Mantxan, Katalunian, Murtzian eta Frantzian, Manresako “Fira Mediterranea”, Manilan, Argentian, Uruguain, Whasington-go “Smithsonian Folklife Festival” , Crystal Fighters talde britaniarrak MTV sarietan eskainitako kontzertuan besteak beste.

Artista eta talde esanguratsuekin ere elkarlanean aritu eta aritzen da, hala nola, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Alos Quartet “Garden” diskaren aurkezpenetan , Oviedoko Campoamor eta Madrilgo Teatros el Canal antzokietan “El caserío” zarzuelarekin, Xabi Solanoren “Ereńotzu” ikuskizunean, edota Kalakan taldearekin besteak beste.

2019an proiektu berri bati ekingo diote Aukeranekoek, erronka berezi bat Euskaltzaindiaren 100.urteurrena ospatzeko elkarlanean; “Bih hitza”, euskara batuaren historia dantzatua, munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatuko du dantzaren bidez.

Kontaktua

Edu Muruamendiaraz

Telefonoa
+(34) 609 102 070
Email
aukeran@hotmail.com
Web
http://www.aukeran.com/

Banaketa

Aitor Narbaiza (Bapo Bapo produkzioak)

Telefonoa
+(34) 609 46 11 34
Email
bapobapoprod@gmail.com
Web
https://bapobapoprod.wordpress.com/
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.