adde dantza
adde dantza

MOARE DANZA
"Envoltura"

Dantza mota: Dantza Garaikidea

Erakusketa lekua: Aretoa

Iraupena: 120 minutu

Estreinaldiaren data: 2016


Argazkia Camila Tellezena

Sinopsia

‘Envoltura’ sinkopea gorputz mugimendu eta mugimendu historiko gisa adierazten duen ideian oinarrituriko zenbait eszenatan barrenako ibilbidea da, Antonia Mercé «La Argentina» abangoardiako dantzariaren irudian gorpuzten dela ideia hori (1890-1936).

1936ko uztailaren 18an, Donostiara bidaiatu zen La Argentina, Aita Donostiak (José Gonzalo Zulaika) haren omenez antolatutako euskal dantzen erakustaldi batera, eta bat-batean hil zen, gudaroste frankisten altxamenduaren eta Gerra Zibilaren berri izan eta lau ordura. La Argentinaren heriotza bereziki esanguratsua izan zen, hura izan baitzen Espainiako Bigarren Errepublikako behin-behineko gobernuaren domina jaso zuen lehen artista. Domina hari esker, haren ordezkari kulturala bihurtu zen; alegoria pertsonifikatua, nolabait.

‘Envoltura’ lana artistaren inarrosaldi fisikoa ulertzen saiatzen da sentimendu kolektiboaren korrelatuan, historiaren ildoan gertatutako mugarri baten isla modura. Mugarri hori zenbait unetan eta hainbat modutara errepikatzen dute zenbait artistak, adibidez, Kazuo Ohno japoniar dantzariak, zeinak La Argentinaren irudia berreskuratu zuen bere lehen dantzan, Hiroshima eta Nagasakiko bonben kontrako erantzun gisa sorturiko Butô lanean.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua
Aretoa
Estreinua
2016
Iraupena
120 minutu
Zuzendaria
Isabel de Naverán, Camila Tellez, Patricia Caballero, Iñaki Azpillaga, Pedro G Romero, Bobote, Idoia Zabaleta
Koreografoa
Isabel de Naver
Interpretatzailea(k)
Isabel de Naverán, Camila Tellez, Patricia Caballero, Iñaki Azpillaga, Pedro G Romero, Bobote, Idoia Zabaleta
Testua
Bai
Hizkuntza(k)
Gaztelera
Musika/soinua
Konposizio musikala eta pianoan eszenarako interpretazioa Iñaki Azpillaga: Luis Carmona | Erritmoak eta kirrikak eszenan Idoia Zabaleta: Leonor Leal
Argiztapena
David Alcorta
Eszenografia
-
Jantziak
-
Besteak
Bideo errealizazioa: Filmotive
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
-
Eszenatokian dagoen jende kopurua
6
Giran joaten den jende kopurua
8

Bideoa

Irudiak

Fotografía
Fotografía

Konpainia

Moare Danza, 1992an sortutako euskal koreografoen elkartea da. Urteez arte bizien eremuan ikerketako lan jarraitu bat mantendu du, praktika koreografikoen dibulgazioa eta irakaskuntzaren bitartez,.

Elkarlanean aritu da urte askotan zehar arlo artistiko desberdinetako profesional desberdinekin, gauregungo gizartean gorputza duen garrantsiari buruz arduratuz.

Kontaktua

Idoia Zabaleta

Telefonoa
657 700 739
Email
moaredanza@hotmail.com
Web
-

Banaketa

Idoia Zabaleta

Telefonoa
657 700 739
Email
moaredanza@gmail.com
Web
www.azala.es
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.