adde dantza
adde dantza

HAATIK DANTZA KONPAINIA
"Itsas Lapurrak"

Dantza mota: Dantza Garaikidea
Euskal Dantzak

Erakusketa lekua: Kalea

Iraupena: 35 minutu

Estreinaldiaren data: 2014


Argazkia Iurre Aranburu

Sinopsia

Euskaldunok harreman berezia izan dugu beti itsasoarekin. Nabigatzaile trebeak izan gara arrantzarako zein merkata- ritzarako, baina baita itsaslapurretarako ere. Zaila zen hiru jarduera horiek bereiztea.

Ontzi askok burdina eta tresnak Lisboara edo Arroxelara eramanez hasten zuten bidaia, han gero balearen eta bakai- laoaren arrantzarako beharrezkoa zutenaren truke aldatzeko. Baina arrantzarako bidean ahulagoa zen etsairen bat ikusiz gero, kortsario ere bihurtzen ziren harrapatutako ontzia eteki- nen poltsara gehitzeko.
Haatik Dantza Konpainiaren helburua, garai hartako bizipe- nak kontatzea da.

Dantzaren bidez gure itsasertzeetako bizitza irudikatu, itsasontzien joan etorriek sortzen zuten kultura ezberdinen arteko elkarbizitza azaldu eta itsas gizon eta emakumeen artean presentzia handia izan duten sineskerietan sakonduz.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Garaikidea
Euskal Dantzak
Erakusketa lekua
Kalea
Estreinua
2014
Iraupena
35 minutu
Zuzendaria
Aiert Beobide Egaña
Koreografoa
Aiert Beobide Ega
Interpretatzailea(k)
Itziar Doyharzabal, Ane Jauregi, Irati Sorondo, Nerea Ezenarro, Amaiur Luluaga, Jon Arsuaga, Iker Sanz, Aiert Beobide
Testua
Ez
Hizkuntza(k)
-
Musika/soinua
Aiko taldea, Pello Ramirez, The piano Guys
Argiztapena
Anartz Beobide Egaña
Eszenografia
Haatik
Jantziak
Ramon Garcia
Besteak
-
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
10m x 10m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
8
Giran joaten den jende kopurua
9-10

Bideoa

Irudiak

Fotografía Iurre Aranburu
Fotografía Iurre Aranburu

Konpainia

2011. urtetik, Dantza konpainia gipuzkoarrak sorkuntza propioetan lan egiteaz gain,hainbat sortzaileekin elkarlanean aritzen da proposamen artistiko ezberdinak eskeiniz.

Euskara eta euskal kultura, konpainiaren nortasunaren oinarri dira eta bera
sustraien eta bide berriagoen arteko zubiak eraikitzen ditu.

2012. urtean aurkeztutako Errimak oinetan ikuskizuna izan zen konpainia ezagutzera
eman zuen lana. Betsolaritza eta dantza uztartu zituen proposamen dibertigarri honek, emanaldi ugari egin zituen euskal herri osoan zear. Eta ikusle eta kritikaren oso harrera ona jaso zuen.
Ordu ezkero, Vitali Safronkine edo Iker Arrue bezelako koreografoekin lan egiteko
aukera izan du, taldeko dantzarien formazioa landu eta sorkuntza ezberdinak aurrera eramanez.
2014. urtean Itsas Lapurrak lanarekin kalean eskeintzeko ikuskizunak sortzeko apustua egiten du Haatikek. Eta hauek Bilboko Kalealdia, Valladolideako Tac, Leioako Umore azoka edo Gasteizko Kaldearte bezelako Nazioarteko jaialdietan eskeini ditu.
Azken urteetan bizitako ekoizpenik nabarmenena Dss2016-k abian jarritako “Hormek
diote” proiektua izan da. Maila handiko artistekin aurrera eramandako kolaborazio
proiektua izan da. Non, Koldo Almandoz zinegilearen zuzendaritza artistikoaren
gidaritzapean, bizikidetza eta elkarbizitzari buruzko hausnarketa sakona eginez, bost sorkuntza aurrera eraman ditu konpainiak. Hauek, Pascal Gaigne musikagile
ospetsuarekin kolaborazioan eraman direlarik aurrera.

Kontaktua

Aiert Beobide Egaña

Telefonoa
+ (34) 943 518 299
+ (34) 609 101 075
Email
haatik@haatik.com
Web
http://haatik.com/

Banaketa

Iurre Aranburu

Telefonoa
+ (34) 943 518 299 / 609 101 959
Email
iurre@haatik.com
Web
http://haatik.com/
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.