adde dantza
adde dantza

ELIRALE
"Artha"

Dantza mota: Dantza Garaikidea

Erakusketa lekua: Aretoa

Iraupena: 60 minutu

Estreinaldiaren data: 2018


Argazkia Emilie Drouinaud

Sinopsia

Pantxika Telleria-k bere dantza bazter ezagunaren begiradan sustraitzen du. Sorkuntza honetan Donibane Lohitzuneko Artha itsas harresiaren peko uhainen itsasgora eta itsasbeheran babesten da koreografoa azkaindarra.
Elirale dantza konpainiaren dantzariek ihes egiteko eskubidea jorratzen dute. Amarrez lotu, ihes egin, aditz horiek mugimenduaren abiapuntuak dira.
5 dantzariek itsasoak eskaintzen duen eremu zabala marrazten dute.
Aspalditik bortizki joa izan den itsas harresi horretan, erasoetatik babestuta eta horizontearen jomuga, Pantxika Telleria-ren dantzak mundua begiratzen du eta galdekatzen ere.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua
Aretoa
Estreinua
2018
Iraupena
60 minutu
Zuzendaria
Pantxika Telleria
Koreografoa
Pantxika Telleria
Interpretatzailea(k)
Jorge Calderon Arias, Maeva Coelo, Oihan Indart, Arantxa Lannes, Chloe Sindera
Testua
Ez
Hizkuntza(k)
-
Musika/soinua
Paxkal Irigoyen
Argiztapena
Javi Ulla
Eszenografia
Pantxika Telleria
Jantziak
Karine Prins
Besteak
-
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
8m x 8m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
5
Giran joaten den jende kopurua
7

Bideoa

Irudiak

Fotografía Emilie Drouinaud
Fotografía Emilie Drouinaud

Konpainia

EliralE, letra misteriotsu batzuek ematen diote izena konpainia koreografikoari. Konpainia Euskal Herrian sortu zen 2001. urtean, Pantxika Telleria koreografoari esker.

Eszenatokietan zein kalean antzezteko idatzitako obrez gain (001, Firua, Eden, Andante, Exquise Exubérance, Hiruki-Lauki, 23:22, Gorpitz, H.), konpainiaren sorkuntza garaikideko lana gazteei zuzenduta dago duela urte batzuez geroztik (Kadira, Lodikroko, Otto, Ninika, Oa huetak, baina betiere gazteak ez diren ikusleak identifikatuta sentitzeko moduko obrak proposatzeko leitmotivarekin.

Pantxika Telleriak bere euskal sustraietara jo du mugimendu librea konpromisorik gabe, aldiune egokia aurkitzeko erronkarekin aztertzeko.
Gizabanakoa bere eguneroko bizitzan, historia bakar eta, aldi berean, unibertsalean aztertzea: antzezleekin batera "mugimendua-ahotsa" esparruan sakontzera daraman ekimena (esparru hori H. obrarekin zabaldu zuen 2012an).

Sorkuntzan eta zabalkundean ez ezik, askotariko ikusleak sentsibilizatzeko lanean ere badihardu EliralE konpainiak: eskola-ingurunean sentsibilizatzeko tailerrak, espresio- eta sorkuntza-tailerrak, entsegu publikoak konpainiaren instalazioetan, eta irakasle/bertaratuentzako prestakuntza (irakasleak, egitura sozialetako animatzaileak, haurtzaindegietako edo zaharren egoitzetako langileak eta abar).

Kontaktua

Thierry Biscary

Telefonoa
+ (33) 648 250 971
Email
elirale.eus@gmail.com
Web
http://www.elirale.org/

Banaketa

Thierry Biscary

Telefonoa
+ (33) 648 250 971
Email
elirale.eus@gmail.com
Web
http://www.elirale.org/
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.