adde dantza
adde dantza

Cía. LIA
"24 ordu"

Dantza mota: Dantza-Antzerki

Erakusketa lekua: Aretoa

Iraupena: 60 minutu

Estreinaldiaren data: 2018


Argazkia danimantis

Sinopsia

24 ordu dantza eta antzerkia batzen dituen proposamen bat da, non dena –bai arrunta eta bai transzendentea ere– eguneroko mugimenduen bitartez adierazten duten erritmodun gizakiek; hain zuzen ere, batzuetan denboraren leihoetatik bizi-harmoniaren bila salto egin nahi dutenak.

Ziklo etengabeen eraginpean bizi gara. Gertaerak, errepikatu egiten badira ere, modu desberdinetan agertzen dira aldi bakoitzean. Iraunkorra eta aldakorra aldi berean izaten dira, bai; baina zer errealitate mota dago haien atzean alderdi bi horiek onartzen dituena?

Aurrera egitea, aldatzea, bilakatzea… iradokitzen du kiribilak; baina baita ezustekoa, ziurgabetasuna, itzulera beti posiblea, kontraesana, berrikuntza, etengabeko ahalegina, arriskua, jariakortasuna, harmonia, hazkundea, oreka… ere; formen eta mugimenduaren artean, espazio-denborak biraraziko bagintu bezala, desplazatzera, salto egitera eta jausten uztera behartuko bagintu bezala. Hazkundea eta bilakaera sinbolizatzen ditu kiribilak:
Bizitzaren berezko dinamika da.

Astintzen duen ahots bat, mutu;isiltasuna, beteta; lurruntzen den hodeia, apurtuta; laranja bat, zukututa…
Zer gara? Argiaren aurrean ixten den begi-ninia, akaso?
Eta ni. Zer-nolako forma daukat?
Ibiltzen naiz, hasperen egiten dut, arnasa hartu, arnasa bota…, eta azken arnasa ematen dut.

Berriro hasten naiz.
Biribilean ibili naizela uste badut ere, kiribila irudikatu dut berez.
Aurrera egiten dugu, eta aldaketak baino ez du irauten. Bata bigarrenik gabe, denbora denborarik gabe.

Ez dago ezer bere forma gordetzen duena;
hitz egiten duen ahotsa,
distira egiten duen argia;
eta zabaldu eta zimeldu egiten den gorputza;
eta berriro hasten da.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza-Antzerki
Erakusketa lekua
Aretoa
Estreinua
2018
Iraupena
60 minutu
Zuzendaria
Lorea Ibarrondo
Koreografoa
Lorea Ibarrondo
Interpretatzailea(k)
Andrés Cortes, Lorea Ibarrondo
Testua
Bai
Hizkuntza(k)
Gaztelera
Musika/soinua
Collage musikala eta metronomo bat
Argiztapena
Emilio Cordero Checa
Eszenografia
Cía. LIA
Jantziak
Cía. LIA
Besteak
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
10m x 10m x 3.5m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
2
Giran joaten den jende kopurua
3

Bideoa

Irudiak

Fotografía danimantis
Fotografía danimantis

Konpainia

LIA konpainia, aurre planifikaziorik gabe sorturiko konpainia gaztea da.
Lorea Ibarrondok ( konpainiaren zuzendaria)izandako jakin-mina eta gogoberotasunetik jaio zen. Bere hitzen arabera…:
Teknika garrantzitsua dela ulertzen da, eta horretarako formakuntza beharrezkoa da; hala ere, prozesuan naturaltasuna eta berezkotasuna galtzeko arriskua daukagu. Mugimendu egituratu akademikoekin apurtzeko ikasitakoa ahantzi eta hortik aurrera sortzea beharrezkoa da.
Beste modu baten esanda… ERAIKI – DESERAIKI – BERRERAIKI.

Dantza, dantzatzen duenak bakarrik ulertzen duen ikasitako mekanismo eta lengoaia zifratua baino urrunago joan behar da.

Ikertzeko gogo honekin eta barne mundu artistikoa adierazteko beharrarekin, Lorea bakarreko bidea garatzen joan zen; bere kreazioak egiten eta aukera berriak zabaltzen. Premisa hauetatik ETO-PLASTIAK sortu zen. Mugimenduaren bitartez, gizakiak eta inguruneak bizitzen dituen aldaketa eta eraldaketa prozesuei buruzko ikerketa.
Proiektu honetatik proposamen artístico ezberdinak zerrendatzen joan dira: Muscidae, Xuxurlak, Oinustu, Portaera estu baten egoera mekanikoa, …

Etoplastia garapenetik LIA konpainia sortzen da, non dantza eta antzerkia funtsezko osagaiak dira.
24 ordu aipatutako obren aizpa txikiena da; ziklo baten bukaera eta hasiera adierazten du.

Kontaktua

Lorea Ibarrondo

Telefonoa
+ (34) 658 755 806
Email
eto@etoplastias.com
Web
http://www.etoplastias.com/

Banaketa

Andrés Cortés

Telefonoa
+ (34) 686 238 737
Email
eto@etoplastias.com
Web
http://www.etoplastias.com/
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.