adde dantza
adde dantza

MATXALEN BILBAO
"Serenity Suite"

Dantza mota: Dantza Garaikidea

Erakusketa lekua: Aretoa, Site Specific

Iraupena: 50 minutu

Estreinaldiaren data: 2018


Argazkia Itxaso Beistegui

Sinopsia

Nahiz eta bien arten ia hiru hamarkadako adin-tartea dagoen, gauza pertsonala partekatzen dute: dantza. Asmo handirik gabe eta jolasaren ikuspegitik, espazio partekatzen dute, eta, horren barnean, denboraren joanaz hitz egiteko abiapuntua da transmisioa “Denboraren joanaren” gaiak pieza osoa zeharkatzen du, zolitasunez, eta handitasunik eta nostalgiarik gabe. Duo honetan, Matxalenek “espazioa eta denbora” kudeatzen duen esperientzia erakusten jarraitzen du. Lan honen bidez, aurretiaz esploratu ez dituen eremu berriak ireki ditu: aurpegia eraldatzea, testua txertatzea. Duo hunkigarri honek abstrakzioarekin nahastutako adierazkortasun apala dauka. Dantza oparoa, habitatua eta sotila, aldi berean; muina erakusten duen eta zalapartarik gabe igortzen duen dantza.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua
Aretoa, Site Specific
Estreinua
2018
Iraupena
50 minutu
Zuzendaria
Matxalen Bilbao
Koreografoa
Matxalen Bilbao
Interpretatzailea(k)
Natalia García, Matxalen Bilbao
Testua
Bai
Hizkuntza(k)
Gazteleta
Musika/soinua
Itziar Madariaga
Argiztapena
David Alcorta
Eszenografia
Espazio garbia
Jantziak
Konpainia
Besteak
-
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
8m x 8m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
2
Giran joaten den jende kopurua
3

Bideoa

Irudiak

Fotografía Itxaso Beistegui
Fotografía Itxaso Beistegui

Konpainia

Sortzaile gisa daramatzan 15 urteetan, hiztegi pertsonala osatu du Matxalen Bilbaok. Bere pentsabidea sakontzean eta garatzean interesa jarrita, zorrotz eta modu metodikoan, bere kezkei behin eta berriz ekiten die, bide koherente bat eginez. Bide horretan, agerian gelditzen da mugimendurako duen joera eta duen espazio-denbora antolaketa, ideiak adierazteko bide gisa.

EHU unibertsitateko Oinarrizko Hezkuntzako diploma du, Giza Zientzietako espezialitatean. 2007-2008an, EHUko Ikuskizunaren Arte eta Zientziak Unibertsitate Masterra eskuratu zuen. 1998az geroztik, nterpretazio eta koreografo lana, dantza garaikideko irakasle lanarekin tartekatzen du.
Hamaika piezak bermatzen dute bereibilbidea. Nabarmenenak “Gear”(2015), “Self” (2013), “Sast!”2009), “Haiku4” (2007), “Capricho”(2005), “Lotura” (2004) eta “Mutis” (2003) dira.

Kontaktua

Matxalen Bilbao

Telefonoa
+ (34) 666 839 267
Email
matxalien@yahoo.es
Web
http://www.matxalenbilbao.es/

Banaketa

Cristina Pérez Sosa - Dance Production & Management

Telefonoa
+ (34) 680 251 284
Email
peso.producciones@gmail.com
Web
https://www.peso-producciones.com/
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.