Dantza mota:
Dantza-Antzerki
Erakusketa lekua: Aretoa
Iraupena: 23 minutu
Estreinaldiaren data: 2020
Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da ‘Leiho zikin, zeru garbi’ lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da. Emakume izatearen inguruko kezkek azaleratzen dituzten desorekek eta gorpuztuta ditugun zalantzazko egoerek garamatzate emakumearen espazio komunikatiboa, espazio fisikoa, denbora espazioa, bereganatzeko beharrera, baita ere horiek aldarrikatzeko gogora. Batik bat emakumea objetu huts izatetik, emakumea bera ahalduntzera dagoen bidea uztartu nahi dugu.
Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga dantzari eta sortzaileek eratzen dute Mari Zaunka konpainia. Biek Londresko London Contemporary Dance School eskolan burutu zituzten goi mailako dantza ikasketak eta Erresuma Batuan hasi zuten ibilbide profesionala dantzari eta sortzaile gisa.
2020an estreinatu zuten elkarlanean sortutako lehen lana, ‘Leiho Zikin, Zeru Garbi’, Bilboko BAD Jaialdian, eta ordutik hainbat jaialdietan aurkezteko aukera izan dute, LaboXL Tabakalera, PDF Pasaiako Dantza Festibala, eta Gasteizko Baratza Aretoa besteak beste.
Konpainiak adar eszenikoaz gain, mediazio eta hezkuntza arloko proiektuak garatzen ditu.
Nerea Gurrutxaga, Oihana Vesga
Nerea Gurrutxaga, Oihana Vesga