adde dantza
adde dantza

LOKKE | OLATZ DE ANDRÉS
"The Endgame"

Dantza mota: Dantza Garaikidea

Erakusketa lekua: Aretoa

Iraupena: 60 minutu

Estreinaldiaren data: 2016


Argazkia Gorka Bravo

Sinopsia

Xake-partida batean, jokalarietako bat jota gelditzen da mugimendu baten edertasunak liluratuta. Une batez, estetika estrategiaren gainetik jartzen da. Partidak ez-ohiko norabidea hartuko du. Aurkariak jokalari gisa eta joko-pieza gisa jokatzen hasiko dira, aldi berean. Eszenatokia xake-taula erraldoia bihurtuko da, eta publikoa, berriz, haren muga. Bi partida jokatuko dira aldi berean: bata, 64ko laukitxoko taulan; bestea, eszenatokiak hartzen duen espazio osoan, non jokalarien pentsamenduak, denboraren joan-etorriak, probabilitatea, arrakasta eta porrota... mugimenduan jarriko diren.
The Endgame ikuskizunak begirada berezia eskaintzen dio joko milurteko honi; partida bat beste partida baten barnean. Jolas kaleidoskopikoa da; xake-jokoaren arauek eta haren mugagabeko posibilitateek inspiratutako mundu koreografikoa.


Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua
Aretoa
Estreinua
2016
Iraupena
60 minutu
Zuzendaria
Olatz de Andrés
Koreografoa
Olatz de Andr
Interpretatzailea(k)
Pilar Andrés, Paula Serrano, Isabel Álvarez, ChristosvXyrafakis/Aiala Etxegarai
Testua
Bai
Hizkuntza(k)
Euskara, Gaztelera, Ingelesa, Frantsesa
Musika/soinua
Jamie McCarthy
Argiztapena
Gabo Punzo
Eszenografia
Gabo Punzo & Sinpatron
Jantziak
Sinpatron
Besteak
Dramaturgia: Lou Cope
Ko-produkzioa: Azkuna Zentroa
Languntza: Eusko Jaurlaritza
Azkuna Zentroaren (Alhondiga Bilbao) Amphitryon 2016 Egonaldi Programak aukeratutako proiektua.
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
9m x 9m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
4
Giran joaten den jende kopurua
6

Bideoa

Irudiak

Fotografía Jesús Robisco
Fotografía Elssie Ansareo

Konpainia

Olatz de Andrés dantzari eta koreografa da.
Bere ibilbidea sortzaile bezala Yo soy una cosa que dura piezarekin hasi zen 2007an. Ordutik hainbat pieza sortu ditu: dA dACO, Privolva, Privolva Landing-Madrilgo 2013ko koreografi lehiaketako 1.go saria, El Cielo Ahora, Esfera, Bardo, The Endgame... eta interprete moduan Benoit Lachambre, John Jasperse, Deambulants, Iliacán, Antigua&Barbuda, Konic Thtr...

2010 eta 2015 artean bere praktika koreografikoa Muelle3 dantza eta sorkuntza espazioaren kudeaketarekin konbinatu du.

2016an LOKKE sortzen dut, imaginarioak mugitu nahi dituzten proiektu singularren sorkuntzarako artista desberdin (dantzariak, argiztatzaileak, dramaturgoak, jantzi diseinatzaileak, artista plastikoak eta beste adituak) biltzen dituen konstelazio bat.

Kontaktua

Olatz De Andrés

Telefonoa
+ (34) 605 119 414
Email
info@lokke.eus
olatz@lokke.eus
Web
http://www.lokke.eus/

Banaketa

Anahi Mesa

Telefonoa
+ (33) 781 81 22 84 85
Email
anahi@lokke.eus
Web
http://www.lokke.eus/
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.