adde dantza
adde dantza

MYRIAM PEREZ CAZABON
"Mutu"

Dantza mota: Dantza Garaikidea

Erakusketa lekua: Aretoa

Iraupena: 45 minutu

Estreinaldiaren data: 2018


Argazkia Nagore Legarreta

Sinopsia

“MUTU isiltasunaz ari zaigu. Hutsik ez dagoen isiltasun trinkoaz...”.
MUTU komunikaziozko hiru atal edo espazio eszenaratzeko saiakera da, non isiltasunak hitzaren esanahi osoa hartzen duen eta pertsonen arteko hartu-eman emozionala eta ulermena keinu txikienen bidez gorpuzten den.
Gaur egungo gizartearen irudia da, non pertsonen arteko erlazioak gain-dimentsionatuta dauden, giza baloreak gainbeheran doazen heinean. Giza-erlazio zuzenen usteltzearen islada.
Zenbateraino dira egiazkoak azaleratzen ditugun adierazpenak? Zenbateraino mozorrotzen ditugu? Zenbateraino ezkuta ditzazkegu gure gorputzak oihuka ditzazkenak?
“Zenbait unetan hitzak soberan daude, zenbait gertaerek hitzik gabe uzten gaituzte eta beste zenbaitetan ez dago zer esanik…”
Hiru pertsonen arteko hiru atal kontatzen ditu, non beraien arteko erlazioa eraldatzen doan, eta ez desiratutako norabidean: "Al final de esta película, morimos...". INVISIBLE - Victor Iriarte

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua
Aretoa
Estreinua
2018
Iraupena
45 minutu
Zuzendaria
Myriam Perez Cazabon
Koreografoa
Myriam Perez Cazabon
Interpretatzailea(k)
Leire Otamendi, Iker Arrue, Myriam Perez Cazabon
Testua
Ez
Hizkuntza(k)
-
Musika/soinua
Maite Arroitajauregi - Mursego
Argiztapena
Junki Mayo
Eszenografia
Myriam Perez Cazabon, Xabier Mujika
Jantziak
Myriam Perez Cazabon
Besteak
-
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
8m x 6m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
3
Giran joaten den jende kopurua
4

Bideoa

Irudiak

Fotografía Nagore Legarreta
Fotografía Nagore Legarreta

Konpainia

2006 urteaz geroztik disziplina desberdinetako konpainia eta artistekin proiektu desberdinetan elkarlanean aritu ostean, hala nola, Maite Arroitajauregirekin eta Victor Iriarterekin ("Tentativa" eta Ejercicionúmero2" piezak), Larraitz Torresekin ("Permanent Vacations. Bertsioa" pieza) edota HIKA eta AI DO PROJECT-IKER ARRUE konpainiekin, besteak beste, 2016 urtetik aurrera, norbere hizkuntza koreografikoan sakontzeko beharrak bultzaturik, proiektu pertsonalari ekiten dio. Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzari eta Dantzagunearen eta Donostia Kulturaren babesari esker, 2017an "Nere Azalean Arrotz" pieza estrenatzen du eta 2018an, "Mutu" ekoizpen berriari ekiten dio.

Kontaktua

Myriam Perez Cazabon

Telefonoa
+(34) 607 838 235
Email
myriam38@hotmail.com
Web
https://www.facebook.com/myriam.perezcazabon

Banaketa

Myriam Perez Cazabon

Telefonoa
+(34) 607 838 235
Email
myriam38@hotmail.com
Web

<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.