adde dantza
adde dantza

LAGLO ZIRKODANTZA
"Lau denboren artean"

Dantza mota: Dantza-Zirkoa

Erakusketa lekua: Site Specific

Iraupena: 30 minutu gutxi gorabehera

Estreinaldiaren data: 2016


Argazkia Marilo Hernandez

Sinopsia

Lau pieza naturako lau elementuekin. Taupaden lau erritmoetara lau gorputz zintzilik, bizidunok osaturik gauden elementu bakoitzaren funtsezko egoeretatik
igaroz.

Ama lurraren taupadetatik birsortuz, bera ere eraldatzen doan heinean uraren jariakortasunera eramanez, haizearen zoramenetik igaroz bere leuntasunarekin suaren energiaraino, zoramen hori suak bereganatuz eta era berean, gure alderdi basatiena kanporatuz.

Honekin guztiarekin musika zuzenean duen lau denborako pieza bakarra sortzen dugu, denak konposaketa musikal batean sartuz, aireko dantzarekin uztartuz eta lur planetako herrialde honetan igarotzen ditugun lau urtaroak nabarmenduz.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza-Zirkoa
Erakusketa lekua
Site Specific
Estreinua
2016
Iraupena
30 minutu gutxi gorabehera
Zuzendaria
Gloria Peon
Koreografoa
Gloria Peon
Interpretatzailea(k)
Irune Uriarte Bikarregi, Naiara Arrizabalaga Bilbao, Maite Kaltzakorta Kortabarria, Gloria Peon
Testua
Bai
Hizkuntza(k)
Euskara, Gaztelera
Musika/soinua
Perkusioa: Ander Sánchez, Bitxor Pastor. Pianoa: Martín Alejandro Caló
Argiztapena
Arnaitz Anglade Villalain
Eszenografia
La Glo Zirko
Jantziak
Dolo Navas, Moondala Desing
Besteak
-
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
10 metroko altuera
Eszenatokian dagoen jende kopurua
7
Giran joaten den jende kopurua
9

Bideoa

Irudiak

Fotografía Josu Santesteban
Fotografía

Konpainia

Gloria Peon Torrek badaramatza 10 urte baino gehiago dantza eta zirko ikasketak egiten. Bereziki zirkoa landu du, eta honako eskola hauetan ikasi du berau: Brasilgo Nazio Eskolan bi urte, Kubako Nazio Eskolan urtebete, baita Madrilgo Carampa eskolan eta Argentinako hainbat eskoletan ere; horrez gain hainbat ikastaro eta egonaldi egin izan ditu Frantzian.

Zirkoan aditua izan arren, teknika aereotan bereziki, dantzan ere jarraitu zuen lanean. Eta trapezio ikasten zuen bitartean hainbat ikastaro egin zituen, hala nola, dantza garaikidea, afrikar dantzak, afro brasilgo dantzak. (Debora Coker Brasilgo Konpainia, Bilbon eta Bartzelonako Kalderan).

Bruxelasen izan da orain gutxi, esaterako, Dantza Garaikide Stage batean parte hartzen. Yoga irakaslea izateko titulazioa dauka eta ikerketa zein ezagutza handia dauka ACRO-yogan, azken disziplina hau hainbat gorputz terapiekin uztartzen du.

1999tik hainbat ekitaldi artistikotan hartu du parte: Konpainia handietan, besteak beste, La Fura eta Comediants-en ekitaldi zehatzetan; Euskal Herrian Kukubitxo edo Tantaka konpainietan; Azulkillas Euskal antzerki aereoren Konpainiaren kofundundadora eta artista izan zen, eta horren bidez hamaika nazio zein nazio arteko antzerki jaialdietan hartu du parte.

Gaur egun, bakarka zein hainbat proiektutan ari da lanean aldi berean, Dantza Bertikala eta Aereoan bereziki murgilduta.

Kontaktua

Gloria Peon

Telefonoa
+ (34) 687 831 541
Email
laglozirkodantza@gmail.com
Web
http://www.laglocirco.com/

Banaketa

Amaia Bartolome

Telefonoa
+ (34) 687 831 541
Email
laglozirkodantza@gmail.com
Web
http://www.laglocirco.com/
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.