adde dantza
adde dantza

KUKAI DANTZA
"Oskara"

Dantza mota: Dantza Garaikidea

Erakusketa lekua: Aretoa

Iraupena: 60 minutu

Estreinaldiaren data: 2016


Argazkia Gorka Bravo

Sinopsia

Proiektu honek, Kukai Dantza eta Marcos Morau / La Veronal konpainien arteko bat-egitea dakar.

Bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana izango da.

‘Oskara’ instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. Modu absolutuenean, bere baitan giza esperientziaren historia gordetzen du.
Kodigo dramatikoa abstrakzio sakona duen, ia bortsazko, lengoai batean artikulatutako ikuskizun baterantz doa. Soilik konposizioen ordenak eman ahalko dio zentzu sentsorial bat.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua
Aretoa
Estreinua
2016
Iraupena
60 minutu
Zuzendaria
Marcos Morau, Jon Maya
Koreografoa
Marcos Morau
Interpretatzailea(k)
Eneko Gil, Martxel Rodriguez, Ibon Huarte, Alain Maya, Urko Mitxelena
Testua
Ez
Hizkuntza(k)
-
Musika/soinua
Xavier Erkizia, Pablo Gisbert. Zuzeneko abeslaria: Erramun Martikorena
Argiztapena
David Bernués
Eszenografia
Marcos Morau, Pablo Gisbert
Jantziak
Iraia Oiartzabal
Besteak
-
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
8m x 8m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
6
Giran joaten den jende kopurua
9 - 10

Bideoa

Irudiak

Fotografía
Fotografía Pierre Balacey

Konpainia

Kukai Dantza, 2017an Espainiako Sari Nazionala, Jon Mayaren dantzari eta koreografoaren ekimenez, 2001. urtean, sortutako dantza konpainia da. Errenterian sortua eta finkatuta, euskal dantza tradizionaletik abiatuta ikuskizun garaikideak sortzen ditu. Jarduera honekin nazioarte mailan oso identifikagarria den zigilua sortu du.

Bere lanen artean bereizgarriak dira sormen propioko ikuskizunak, Tanttaka Teatroarekin elkarlanean sortutako lau ikuskizunak eta koreografo gonbidatuekin sortutako lan berriak. Kukairekin lanean jardun dira, besteak beste, Cesc Gelabert, Damian Muñoz eta Virginia Garcia, Ione San Martín, Israel Galvan, Marcos Morau / La Veronal, Sharon Fridman...

Kukaiko dantzariek 6 urte zituztela hasi ziren dantza munduan eta 16 urte zituztenetik konpainiaren parte dira. Elkarrekin egindako ibilbidean, arte eszenikoak ulertzeko modu berriak garatu dituzte, bizi dugun aroarekin bat eginez.

Kukai Dantzak hainbat sari eskuratu ditu bere ibilbidean zehar.
Dantza ikuskizun Onenari Max Saria 2017. urtean, Dantza telde onenari MAX Saria 2015 eta 2017 urteetan, Leioako Umore Azokako Ohorezko Saria 2016. urtean, Dantza ikuskizun Onena Hueskako Dantza eta Antzerki jaialdian 2014 eta 2016 urteetan, Aipamen Berezia Valladolideko Nazioarteko Kaleko Arteen Jaialdian, Donostia Antzerki Saria 2003…

Kontaktua

Doltza Oararteta Torrealdai

Telefonoa
+ (34) 677 677 108
Email
kukai@kukai.eus
Web
http://www.kukai.eus/

Banaketa

Doltza Oararteta Torrealdai

Telefonoa
+ (34) 677 677 108
Email
kukai@kukai.eus
Web
http://www.kukai.eus/
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.