adde dantza
adde dantza

LAGLO ZIRKODANTZA
"SacRed"

Dantza mota: Dantza-Zirkoa

Erakusketa lekua: Kalea, Aretoa, Site Specific

Iraupena: 30 minutu

Estreinaldiaren data: 2019


Argazkia Muralla en Danza (Pamplona)

Sinopsia

"Sacred" dantza bertikal eta videomapping kolaborazio lana da, "La Glo Circo" eta "TRACKEN studio" egina. Proposamen honekin, bere publikoari pentsarazteko entretenimendu berri bat ezkani nahi diote.

Itsasoaren sakontasuna urrunean dagoen galaxiari ere lotuta dago. Fibonacci espirala lurreko bizitza guztiengan topatu izan da. Landare, animalia edo itsas barraskilo guztiek unibertsoko forma liluragarrienaren eskemarekin bat egiten dute.
Horixe bera da batzen gaituena, barnean daramagun unibertsoaren hazia.
SACRED-en (sakratu) bidez, bizitzaren izaera ezaugarritzen duten geometria zoragarri guzti horietara bidaiatzeko aukera izango dugu.
Dantza eta proiekzioa oinarri hartuta, ekitaldiak gugan dar-dar egiten duen notari buruz hausnartzen lagunduko digu, unibertsoko taupaden partiturara doan barne bidaia.
Ezin da ekitaldi hau ikusteko aukera galdu.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza-Zirkoa
Erakusketa lekua
Kalea, Aretoa, Site Specific
Estreinua
2019
Iraupena
30 minutu
Zuzendaria
Gloria Peón
Koreografoa
Gloria Peón
Interpretatzailea(k)
Gloria Peón, Maitane Sarralde
Testua
Bai
Hizkuntza(k)
Gaztelera, Euskara
Musika/soinua
Tracken studio
Argiztapena
Tracken studio
Eszenografia
La Glo Circo
Jantziak
Moondala Design
Besteak
-
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
14m(altuera)x 10m(luze)
Eszenatokian dagoen jende kopurua
2
Giran joaten den jende kopurua
4

Bideoa

Irudiak

Fotografía Muralla en Danza (Pamplona)
Fotografía Muralla en Danza (Pamplona)

Konpainia

Gloria Peon Torrek badaramatza 10 urte baino gehiago dantza eta zirko ikasketak egiten. Bereziki zirkoa landu du, eta honako eskola hauetan ikasi du berau: Brasilgo Nazio Eskolan bi urte, Kubako Nazio Eskolan urtebete, baita Madrilgo Carampa eskolan eta Argentinako hainbat eskoletan ere; horrez gain hainbat ikastaro eta egonaldi egin izan ditu Frantzian.

Zirkoan aditua izan arren, teknika aereotan bereziki, dantzan ere jarraitu zuen lanean. Eta trapezio ikasten zuen bitartean hainbat ikastaro egin zituen, hala nola, dantza garaikidea, afrikar dantzak, afro brasilgo dantzak. (Debora Coker Brasilgo Konpainia, Bilbon eta Bartzelonako Kalderan).

Bruxelasen izan da orain gutxi, esaterako, Dantza Garaikide Stage batean parte hartzen. Yoga irakaslea izateko titulazioa dauka eta ikerketa zein ezagutza handia dauka ACRO-yogan, azken disziplina hau hainbat gorputz terapiekin uztartzen du.

1999tik hainbat ekitaldi artistikotan hartu du parte: Konpainia handietan, besteak beste, La Fura eta Comediants-en ekitaldi zehatzetan; Euskal Herrian Kukubitxo edo Tantaka konpainietan; Azulkillas Euskal antzerki aereoren Konpainiaren kofundundadora eta artista izan zen, eta horren bidez hamaika nazio zein nazio arteko antzerki jaialdietan hartu du parte.

Gaur egun, bakarka zein hainbat proiektutan ari da lanean aldi berean, Dantza Bertikala eta Aereoan bereziki murgilduta.

Kontaktua

Gloria Peon

Telefonoa
+ (34) 687 831 541
Email
laglozirkodantza@gmail.com
Web
http://www.laglocirco.com/

Banaketa

Amaia Bartolome

Telefonoa
+ (34) 687 831 541
Email
laglozirkodantza@gmail.com
Web
http://www.laglocirco.com/
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.