adde dantza
adde dantza

DANTZAZ
"Growing Young"

Dantza mota: Dantza Garaikidea

Erakusketa lekua: Aretoa

Iraupena: 75 minutu

Estreinaldiaren data: 2017


Argazkia Janpol Dunand

Sinopsia

Giza harremanetan oinarrituta dago Dantzazen proiektu artistiko berria: "Growing Young" Oraingo honetan Europako dantzaetxe ospetsuenetatik etorritako koreografo handiek egindako pieza batzuez osatuta dago berriro.

"denbora pasatzen den einean, dena aldatu daiteke, baina gure baitan beti dirau izan garena" Wubjke Kuindersmaren hitzak dira, bere "YOUth" sormenarekin lotuta. Sortzaile izugarria den Itzik Galilik "Prelude to a Wasted Tear" aurkezten du, dantzatutako mezu bat, komunitatearen aldeko aldarrikapena. Bere esanetan "pertsona guztiak k familia handi baten parte dira" Bere lana Isidor Feinstein Stone-k EEBBetako Ford Hall Forumean 1983an egindako hitzaldi batean oinarriturik dago. Testu horietatik abiaturik, Nina Simoneren ahotsaren erritmoarekin elkartuta, Galilirekin bidaiatzen gara etiketa eta samarik gabeko gune batera. Eskozian bizi den Janis Claxton australiarrak "UNE" egin du, ikuskizuna irekitzen duen pieza. Berarekin batera, dantzarekin harremantzeko beste modu batean murgilduko gara. Bere bikoteak, narrazio txikiak bezalakoak, ikuslegoa eramaten dute sarreratik eskenatokiraino, bere konpliziatea bilatuz, eta aktoreak, edo eszenografia izateko, nahi gabe, ailegatuko da publikoa. Bukatzeko, Daniele Ninarellok "Lead" proposatzen du: dantzarien korputzak mugitzen dira elkarpuntu edo ta abiatzeko puntuak bezala, txoriak migratzen duten ibilbideak marraztuko balukete bezala.

Fitxa artistikoa

Dantza mota
Dantza Garaikidea
Erakusketa lekua
Aretoa
Estreinua
2017
Iraupena
75 minutu
Zuzendaria
Adriana Pous
Koreografoa
Janis Claxton, Daniele Ninarello, Itzik Galili, Wubkje Kuindersma
Interpretatzailea(k)
Riccardo Ciarpella, Karlijn Dedroog, Ioritz Galarraga, Thijs Hogenboom, Juliana Javier, Miren Liceaga, Fernando Luis, Iker Sanz, Iker Rodriguez, Pauline Bonnat, Jean Baptiste Prieur-Capdevielle, Teresa Royo, Olaia Valle
Testua
Ez
Hizkuntza(k)
-
Musika/soinua
Mulatu Astatke, Jabier Muguruza, Mikel Azpiroz, Anthony and the Johnsons, Steve Reich, Jacques Brel, Anthony Newley, Leslie Bricusse, Nina Simone, Andrew Stroud, Música_Henry Purcell, Bob Gaudio, Max Richter, Balanescu Quartet, Johann Paul von Westhoff, Elvis Presley, G.B. De Curtis & E. de Curtis
Argiztapena
Alberto Arizaga
Eszenografia
-
Jantziak
Marina Bestard, Nahia Salaberria
Besteak
Ko-ekoizpena: DanceBase (Eskozia), Piemonte dal Vivo (Italia), Korzo (Holanda), Eragin Stac (Gipuzkoa), Casa de las Artes de Laguna de Duero (Valladolid)
Beharrezkoa den gutxieneko espazioa
12m x 10m
Eszenatokian dagoen jende kopurua
12
Giran joaten den jende kopurua
17

Bideoa

Irudiak

Fotografía Janpol Dunand
Fotografía Chuchi Guerra

Konpainia

Ekoizpen-zentroa, sormen-laborategia eta dantza-konpainia. Hauek dira Dantzaz definitzen duten ezaugarriak. Lehen urratsak 2006an eman zituen
mugimenduaren arteen esparruan plataforma aitzindaria da Dantzaz. Orduz geroztik, 98 dantzarik eta 50 koreografoak osatu dute estruktura honen azken urteetako historia.

Sormen-etxe baten moduan egituratua, urtero nazioarteko koreografo ezagunak eta dantzaren inguruko izen berriak gonbidatzen dituzte, espreski 12 dantzariez osatutako konpainiarentzat pieza laburrak prestatzeko. Horrela, oso ezagunak egin ziren aurreko programak, pieza txikiaz osatuta: ‘Flash!’(Galili-ren eta Przybylowicz-en koreografiak biltzen zituela), ‘Aureo’ (Timulak-ek, Galili-k, Hassid-ek, San Martin-ek eta Argomaniz-ek sinatzen zituzten lanekin), edo "Harri, Orri, Ar" (Les Viking, Jorge Jauregi eta Paolo Mohovich)

Dantzaz, topagunea.
Bere Sormen Koreografikorako Nazioarteko Zentroari esker, Dantzazek urtero 12 erresidentzia artistiko hartzen ditu. Bertan nazioarteko sei sortzaile eta bertako beste sei biltzen ditu. Sarean antolatutako laborategiko eta laneko formula honek, gainera, Dantzagunea, Donostia Kultura, Tabakalera, Azkuna Zentroa eta CCN Malandain- Biarritz bezalako euskal espazio eszenikoek, Dantza Hirian edo Regards Croises festibalek eta erakundeek eskaintzen duten laguntza jasotzen du. Dantzazek, gainera, nazioarteko proiektuak egiteko apostu sendoa egiten du, hainbat dantza-etxeekin sinatu dituen akordioek erakusten duten bezala: Korzo (Erbereak), Piemonte dal Vivo, Aterballeto eta Scenario Pubblico (Italia), Danish Dance Theatre (Danimarka), Conseil des Arts et des Lettres du Quebec (Kanada), CCN Malandain-Biarritz, edo DanceBase (Erresuma Batua), beti handitzen ari den sare bat eraikiz, dantza munduan aukerak zabaltzeko, beti kalitatea, energia eta freskotasuna eskainiz.

Kontaktua

Fernando Saénz de Ugarte

Telefonoa
+ (34) 629 889 826
Email
orok@dantzaz.eus
Web
http://www.dantzaz.eus/

Banaketa

Fernando Saenz de Ugarte

Telefonoa
+ (34) 629 889 826
Email
orok@dantzaz.eus
Web
http://www.dantzaz.eus/
<< MENU
DANTZA LANEN KATALOGOA
CATÁLOGO DE OBRAS DE DANZA
DANCE WORKS CATALOGUE
CATALOGUE DES OEUVRES DE DANSE

addedantza. Aviso legal.