Dantza mota:
Euskal Dantzak
Erakusketa lekua: Aretoa
Iraupena: 60 minutu
Estreinaldiaren data: 2022
Migrazioa mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta mugimendua arintasuna, mugarik eza. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.
Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
Donostian 1997 urtean sortzen da Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez;
Dantza tradizionalaren eta garaikidearen mestizajean oinarritzen dira konpainiaren lanak, zenbaitetan musika eta dantza tradizionalaren erritmo bizia hautsiz, pausoak mantsotuz edota deseraikiz.
Hamar ikuskizun sortu eta ekoitzi ditu 20 urteko ibilbide oparo honetan: “Sutargi”, “Izena duen guztia omen da”, “Bideak", “10.urteurrena”, “GERNIKA, mihise gaineko dantza”, “Burnia”, “Geltokia”, “Fusioak”, “Maurizia” eta azkenekoa,” Aukeraren 20.urte”,(2017) konpainiaren obra nabarmenen ibilbide emozionalean sakontzeko aitzakia aproposa.
Euskal Herriko plaza eta antzokia nagusietan aritu da, baita kanpoko hainbat jaialdi eta herritan ere: Gaztela-Mantxan, Katalunian, Murtzian eta Frantzian, Manresako “Fira Mediterranea”, Manilan, Argentian, Uruguain, Whasington-go “Smithsonian Folklife Festival” , Crystal Fighters talde britaniarrak MTV sarietan eskainitako kontzertuan besteak beste.
Artista eta talde esanguratsuekin ere elkarlanean aritu eta aritzen da, hala nola, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Alos Quartet “Garden” diskaren aurkezpenetan , Oviedoko Campoamor eta Madrilgo Teatros el Canal antzokietan “El caserío” zarzuelarekin, Xabi Solanoren “Ereñotzu” ikuskizunean, edota Kalakan taldearekin besteak beste.
2019an proiektu berri bati ekingo diote Aukeranekoek, erronka berezi bat Euskaltzaindiaren 100.urteurrena ospatzeko elkarlanean; “Bih hitza”, euskara batuaren historia dantzatua, munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatuko du dantzaren bidez.
Edu Muruamendiaraz
Aitor Narbaiza (Bapo Bapo produkzioak)