HASIERA
cas eus

directorio

 


   base de datos

      

 
 NEWSLETTER Bazkidetu!          
contact_icon Kontaktua:

Kudeaketa eta proiektu kordinazioa
info@addedantza.org

Komunikazioa eta bazkideei zerbitzuak
comunicacion@addedantza.org

Juan de Gardeazabal 3 baxua, 48004 Bilbo.
Ordutegia 10:00 - 14:00h.
Tel: 944 329 314 / 688 612 052

copy_iconaddedantza. Legezko oharra.
EREMU IREKIA

Gure elkarteko afiliazioa ikusita Euskal Herriko bazkide profesionalen identitate plurala dela esan daiteke.

Gure bazkide profesionalak zeregin aniztasuna biltzen dute eta dantzaren lenguai ezberdinak batzen dituzte. Irakasleak, dantzariak, koreografoak, ikertzaileak...ADDE-ko bazkide izan daitezke.

2007. urtean elkartearen afiliazio prozesua hasi zen, bazkide kopurua handitzen joan da denborarekin, baina 2009. urtetik aurrera kopuru hau namarmena izan da.

Zentzu honetan gure helburua sektorearen ordezkatze zabala lortzea.



  • arrow_icon  KUOTAK ETA BAZKIDE EREDUAK

      ADDE-ko bazkide izan dezake: Dantzako profesionalak, edozein lanbidetan, estilotan eta diziplinatan; ikasleak eta elkarteko kide izan nahi duten eta dantzariekin zerikusia duten pertsona guztiak.

      Bi dira ADDE-ko bazkide ereduak:
      Bazkide profesionalak edo zenbakizkoak
      Bazkide adiskideak
      Bazkide eredu bakoitzak dauzkan eskubide eta betebeharrak hauek dira:

      Bazkide profesionala
      Pertsona fisikoa. Elkarteko zati aktiboa da erabakiak hartzeko garaian eta batzarretan bozka dezake.
      Zerbitzuetara sartzeko eta deskontuak lortzeko bazkide-txartela izateko eskubidea du.

      Bazkide adiskidea
      Pertsona Fisikoa. Elkartearen alde egiten du.
      Ez da zati aktiboa erabakiak hartzeko garaian, baina bazkide-txartela erabil dezake zerbitzuetara sartzeko deskontuak lortzeko.


      Bazkide kuotak Hajek dira:

      Bazkide profesionalak:
      20€ izen-ematea / 9€ hilean

      Bazkide profesionalak EAEtik at eta probintzia mugakideetan:
      20€ izen-ematea / 6€ hilean

      Bazkide adiskideak:
      20€ izen -ematea / 6€ hilean

      EGIN ZAITEZ BAZKIDE!


  • arrow_icon  BAZKIDEENTZAKO ZERBITZUAK

      ADDE-ko bazkideak izateagatik aurrez onartutako onura eta zerbitzuetara sartu daitzeke: Lan-aholkularitza , antzokietan deskontuak, festibaletan promozioak, formakuntza…. Hauetaz gain dantzarekin erlazioa duten beste erakunde desberdinekin zerbitzu eta abantaila puntualak.

      Laneko aholkularitza:
      2011. urtean EAB ( Euskal Aktore Batasuna) eta ADDE-k elkar-lanerako konbenio bat sinatu zuten, honetan ADDE-ko bazkideak laneko aholkularitza doan izateko eskubidea dutela adostu da.

      Elkartearen bulegoan baldintzak kontsultatu.